Aio Hamaika, kaixo teknopata! 

Ikasturtea amaierarekin batera, 1999az geroztik martxan dagoen blog honi ere amaiera emateko garaia iritsi da. Baina ez pentsa hain erraz desagertuko naizenik: dagoeneko martxan dago honen oinordekoa izango dena. 


21:49 | | Segi irakurtzen |

Txikitan bezala 

Denbora batetik hona ezin ikusia hartu diet auzoko katuei. Inguruetako obrak hasi zirenean etxe gabe utzi zituzten sagu eta arratoi guztiak jan zitzaten ekarri omen zituzten... baina gaua iristen denean, isilka eta inork ez ikusteko bereak eta bi egiten, auzoko atso guzti-guztiak jaisten dira kalera, eguneko sobrak plastikozko erretilu batean, eta izkina guztietan uzten diete jana.


23:42 | | Segi irakurtzen |

Obratan gaude! 

Kontuz, lanak!

Nahiko agerikoa da, baina badaezpada ere, ohartarazi beharra dago: obratan gaude! Barkatu eragozpenak eta, batez ere, erabili kaskoa!


23:11 | | Segi irakurtzen |

Aldaketa


aldaketa
Ezkerreko kartel hori ikusi nuen aurrekoan herrian sortzen ari diren auzo berrietako batean, eta, gehiegi pentsatu gabe, hauteskundeetako iragarkiren bat izango zela pentsatu nuen. Horrelakoetan erabiltzen den lelo zentzugabe eta huts horietko bat ematen du ezta? Ba ez, albiste hobeak zekartzan kartelak. Herrian komertxio berri bat dago eta jabeak, nonbait, errotulazioan euskara (ere) erabiltzea erabaki du.

22:56 | | Segi irakurtzen |

Amama 2.0

Ordenagailuak, sareak, SMSak, eskuko telefonoak eta abar aipatzean, gazte jendeaz pentsatzen dugu berehala. Horiek gazteen(tzako) kontuak direla eta adin batetik gorakoek ezin dituztela ez ulertu, ez erabiltzen ikasi, ez eta disfrutatu ere...

21:53 | | Segi irakurtzen |