Amama 2.0


Ordenagailuak, sareak, SMSak, eskuko telefonoak eta abar aipatzean, gazte jendeaz pentsatzen dugu berehala. Horiek gazteen(tzako) kontuak direla eta adin batetik gorakoek ezin dituztela ez ulertu, ez erabiltzen ikasi, ez eta disfrutatu ere...


AmamaTekla ote?
Oker gabiltza, baina. EEBBetako internet erabiltzaileen zati handi-handi bat erretiratuek osatzen dute (nonbait irakurrit daukat hori, baina ezin iturria aurkitu, sorry!). Eta hemen ere, teknofobiak teknofobia, joera hori nagusitzen joango da denborarekin, seguru nago. Zenbat eta erretiratu alfabetatu gehiago egon, orduan eta gehiago hurbilduko dira sarera eta jadanik hain berriak ez diren teknologietara.

Horren adibide polita aurkitu dut gaur bertan Elgoibarko BARREN aldizkarian. Akordatzen naiz izeneko atal bat dute, herriko edadetuenei eskaintzen dietena aspaldiko kontuak-eta kontatzeko. Baina azkenengo zenbakian, 614.ean , Itziar Ajuria izeneko andreak txoko hori aprobetxatu du iraganari baino orainari begiratzeko, eta kontatzeko nola erabiltzen dituen berak teknologia berri ditxosozkoak: herriko webgunea bera, Diario Vasco, Deia, jokuak, posta elektronikoa... Ez dirudi 83 urteko andreak inolako arazorik duenik sarean gora eta behera ibiltzeko. Hori bai, segapotorik ez dauka: Eskuko telefonua, en kanbio, ez daukat: etxata gustatzen, eta gaiñera ez dot bihar. lehen danok moldatzen giñan hori gabe, eta oiñ eziñ; ohitzen zara, eta gero hari lotuta bizi bihar. Euskalteleko marketin arduradunek arraotzat izango dute andra hau, seguru!

astelehena - 2007(e)ko maiatzak 21 · 21:53
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us