Txikitan bezala 


Denbora batetik hona ezin ikusia hartu diet auzoko katuei. Inguruetako obrak hasi zirenean etxe gabe utzi zituzten sagu eta arratoi guztiak jan zitzaten ekarri omen zituzten... baina gaua iristen denean, isilka eta inork ez ikusteko bereak eta bi egiten, auzoko atso guzti-guztiak jaisten dira kalera, eguneko sobrak plastikozko erretilu batean, eta izkina guztietan uzten diete jana.


23:42   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Obratan gaude! 


Kontuz, lanak!

Nahiko agerikoa da, baina badaezpada ere, ohartarazi beharra dago: obratan gaude! Barkatu eragozpenak eta, batez ere, erabili kaskoa!


23:11   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Tximeleta gezurtia: Euskaltelen telefonia mugikor berriaren "abantaila guztiak" (SIC)



01:11   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Tximeleta III - Reloaded


Beeeeno beno beno... amaitu dira azkenean [kotxearekin lotutako] tximeleta kontuak. Gaur lanean nengoela, dei bat jaso dut, nire intxaur oskola konponduta zegoela eta bila joateko. Eskerrak Aritza lankide txit prestuak Abadiñotik Zoronotzaraino hurbildu nauen!!!

00:30   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Tximeleta kontuak (2)


Aurrekoan kontatu nizuen abentura ez da oraindik amaitu...

23:15   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Tximeleta kontuak


Nazka-nazka eginda nago tximeletekin. Benetan. Joan den udan ikusi nuen bat aspaldiko partez, lorez lore hegan, hegal zuri puntutxodunei izugarrizko dotoreziaz eraginez, eta pentsatu nuen oso gutxi ikusten direla gaur egun, eta beharbada horiek ere desagertzeko bidean egongo direla… eta pena handia eman zidan. Baina azken egunotan, nazka besterik ez didate ematen zorioneko tximeletak… ikusten dudan hurrengoa zapaldu eta txiki-txiki eginda utziko dut.

22:11   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

AIZU!-k 25 urte


Aizu! aldizkariak 25 urte bete ditu abenduko zenbakia ateratzeaz batera. Marka da, gero, Aizu!-ren ezaugarrietako aldizkari batek horrenbeste urte irautea, eta espero dezagun aurrerantzean beste horrenbeste behintzat egitea!

23:35   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

SOS Teknopata!!!


Dakizuenez, aste honetan nire gatxetoriñonera lapurtu didate. Barruan, jadanik berreskuratu dudan gidatzeko karnetaz gain, Palm Lifedrive PDA bat, harentzako telkatu tolesgarria, Nikon Coolpix 7900 kamera bat, Motorola telefono bat, hainbat kable, pendrive eta adaptadore zihoazen...

23:51   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Gaitz handiarentzat, erremedio handia!


Gair goizean goiz (beno ez, goizean goiz ez, Etxebarritik Abadiñora ordu eta erdi luze eman dut kotxean N634n egon den istripuari esker...)... gauza da Bilboko Udaltzaingora deitu dudala, nire gatxetopoltsan zihoan gidatzeko karneta gutxienez agertu dela, (aireportuan agertu ere!) azaltzeko. Horrelakoetan gertatu ohi denez, telefonoaren beste aldean zegoenak lapurra neu banintz moduan tratatu nau... baina gauza da, harekin berba egiten nuen bitartean argitxo bat piztu zaidala...

23:10   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Etorkin jaun txit errespetagarriaren joan etorriak... eta neureak


Atzo fakturak bilatzen egon ostean, gaur Bilboko udaltzaingoarengana joan naiz berriro lapurtu dizkidaten traste guztien serie zenbakiak eta deskribapen zehatzak eramatera. Alferrik, badakit, baina tira, itxaropena da galdu behar den azkena, ezta? Salaketa agiria ondo beteta Cash Converters eta antzeko leku pare batera joan naiz nire zerrendatxoarekin...

00:54   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Eskerrik asko, etorkin jaun txit errespetagarria!


Lagun batek afaltzera gonbidatu nau gaur. Ados, Telepizzara joan gara ez da beste munduko ezer izan... baina hara non afari kutre-merke-koipetsu-barregarria izan behar zuena, bat-bateko buruko min bihurtu den.

00:56   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Capitaaaaaaan caverníiiicoooolaaaaaaa! (eeee hiiijooo!)



Capitaaaaan Caverniiicolaaaa!
Atzo, ez dakit oso ondo zergatik, burura etorri zitzaidan marrazki bizidunetako aspaldiko 'super-heroi' bikote hori. Oker ez banabil, Picapiedra familiaren herri berean gertatzen ziren haien abenturak, eta herriko umeek 'troncovistan' ikusten zituzten... Barregarriena Capitán Cavernícolaren oihua eta hizkera baldarra, are barregarriagoa estatu batuetako gaztelerazko bikoizketa langileek jarritako ahotsei esker.


20:18   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Teknopata naiz...


Goizean publikoki onartu behar izan dut 'friki' hutsa naizela, beti nire gatxetekin gora eta behera.

23:11   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Euskal Herria 1.2


Duela ordubete eskas itzuli naiz etxera Euskal Herria 2.0 jardunaldien bigarren saiotik. Entzundako guztiaren artean, zerbait aukeratzekotan, Vilaweb atariaren zuzendariak, Vicent Partalek, emandako azalpenekin geratzen naiz. Izugarrizko inbidiaz entzun ditut .cat domeinua lortu arteko prozesuaren inguruan eman dituen azalpenak. Bai, bai: inbidiaz. Beharbada Josu Landak kutsatu dit bere ezkortasuna; beharbada osti txarrez jarri nau Artelekutik A8rako bidean galdu izana eta Errenterian (uste dut) kasik 40 minutu galduta bueltaka ibili izana... ...gauza da konbentzituta atera naizela asko eta asko dugula oraindik egiteko katalanek .cat domeinuarekin lortu dutenaren antzeko zerbait lortzeko.

01:17   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us  

Están muertas


Kontuz ibili behar da, gero, bideoklubean pelikulak alokatzeko orduan...

23:19   | Segi irakurtzen   |
Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us