Aldaketa



aldaketa
Ezkerreko kartel hori ikusi nuen aurrekoan herrian sortzen ari diren auzo berrietako batean, eta, gehiegi pentsatu gabe, hauteskundeetako iragarkiren bat izango zela pentsatu nuen. Horrelakoetan erabiltzen den lelo zentzugabe eta huts horietko bat ematen du ezta? Ba ez, albiste hobeak zekartzan kartelak. Herrian komertxio berri bat dago eta jabeak, nonbait, errotulazioan euskara (ere) erabiltzea erabaki du.

Denda automatiko horietako bat da, goxokiak, fruitu lehorrak, sandwichak, kondoiak eta halako litxarreriak saltzen ditu 'vending' makina handi horietakoak erabiliz. Negozio borobila izango da, zalantzarik gabe, kokapena ezin hobea du eta. Jabeak egin dituen euskaraketak, hala ere, ez dira hain borobilak izan: suposatzen da 'denda' ez dela inoiz ixten, eta jakina, egoerarik latzenak ere aurreikusita eduki behar dira horrelakoetan...

Hori dela eta, saltzeko makinen ondoan beste makinatxo bat jarri dute jabeek, billeteak sartuz gero, makinetan erosi ahal izateko ezinbestekoak diren txanponak ematen dituena. Trukea emateko makina horren kokapena argi eta garbi adierazi nahi izan dute auzokide berriek, eta horregatik jarri diote gainean "ALDAKETA" errotulu handi-handia... eta azpian "CAMBIO", jakina.
aldaketa2.jpg

astelehena - 2007(e)ko maiatzak 21 ยท 22:56
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us