Aio Hamaika, kaixo teknopata! 


Ikasturtea amaierarekin batera, 1999az geroztik martxan dagoen blog honi ere amaiera emateko garaia iritsi da. Baina ez pentsa hain erraz desagertuko naizenik: dagoeneko martxan dago honen oinordekoa izango dena. 


Denbora batetik hona, blog hau eraberritzeko behar gero eta larriagoa zegoela ikusi dut, hainbat arrazoi tarteko:

  • Puntu tk domeinuen plubizitate gero eta intrusiboagoa: hasieran nahi izanez gero ezaba zitekeen bannerra zena, publizitate mordo intrusibo samarra bihurtu da denborarekin, eta ez zait batere gustatzen hori kontrolatu ezinik ibiltzea.
  • iBlog bera, hau idazteko erabiltzen dudan tresna. Aspaldi dabil ez atera, ez aurrera: azkenengo hileotan badirudi askoz ere 'bipuntuzeroagoa' den  bertsio bat ateratzeko lanean dihardutela egileek (horren beta batekin egin ditut azken asteotako aldaketak), baina emaitza ez da oso ona. Gainera, hasierako arazoak mantentzen ditu (programa instalatuta dagoen ordengailutik baino ezin da idatzi, adibidez).
  • .Mac: Appleren ostatatze zerbitzu *garestiak* ere jarraitzen du ez aurrera eta ez atzera, eta honezkero nazkatuta nago Appleren beraren edo berak onartutako produktuekin baino ezin erabil daitekeen zerbitzuarekin. Urtean kostatzen denarekin bete hamaika leku daude zerbitzu askoz zabal eta malguagoa hartzeko. Aspaldi kendu zitzaizkidan gogoak Jobsen multinazionalari inolako mesederik egiteko.
  • Izena: hamaika.com edo hamaika.net hartzea pentsatu nuen hasieran, baina biak ere hartuta daude jadanik... eta uste dut aurrera begira hobe dela nahasketarik sortzen ez duen beste izenen bat hartzea.
  • Sarean.com: Jabi Zabalaren blogean irakurri nuen aspaldi DreamHost zerbitzu emaileari buruzko testutxo bat. Oso pozik omen dao bera zerbitzuarekin, eta gainera merke eta eraginkorra da. Deskontutxo bat ere lor zitekeen bere partez erregistratuz gero... eta tira, halaxe egin dut! (Neuk ere publizitate apur bat egin beharko diet, ea deskonturik lortzen dudan hurrengo ordainketa tokatzen denean!)

  • astelehena - 2007(e)ko uztailak 23 · 21:49
    | | | | |

    Etiketak:
    Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us