NabarmenakTeknopatometroa

TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak… euskaldunak dira?

Inkestatxo bat egingo dugu, telefono berria erosterakoan jakiteko zeintzuk jar daitezkeen euskaraz eta zeintzuk ez?
TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak... euskaldunak dira? 7 - teknopata.eus

Kataluniatik iritsitako txio batek, beste hainbatetan bezala, inbidia piztu dit. Hona:


Hamar telefono egile nagusienetatik 6k gailuak katalanez konfiguratzeko aukera eskaintzen dute. Jarraian etorri dira hainbat erantzun, esanez oso informazio baliagarria dela hori, telefonoa aldatzekotan dabiltzan katalan hiztunentzat.

Eta euskaraz? Badakigu zenbat/zeintzuk ote diren interfazea euskaraz eskaintzen duten telefono egileak edo sistema eragileak? Legezko derrigortasunik ezarri ezean, beharbada fabrikanteak ‘animatzeko’ modu ona litzateke euskaldunok telefono euskaldunak aukeratzea, ezta?

Android telefonoen kasuan, CyanogenMod banaketa alternatiboaren azken bertsioak euskaratuta dakar interfazea... gehiena bai behintzat
Android telefonoen kasuan, CyanogenMod banaketa alternatiboaren azken bertsioak euskaratuta dakar interfazea… gehiena bai behintzat

Euskaltelen orrian begiratuta, haiek eskaintzen dituzten terminaletatik 18k omen dute euskaraz konfiguratzeko aukera. Honako hauek:

  • Alcatel Onetouch Pop C7
  • Alcatel Onetouch POP D5
  • Alcatel Onetouch 2012 (*)
  • Alcatel 1035X (*)
  • LG G Flex 2
  • LG G2
  • LG G3
  • LG L Fino
  • Samsung Galaxy A5
  • Samsung Galaxy Core 2
  • Samsung Galaxy J1
  • Samsung Galaxy Note III
  • Samsung Galaxy S4
  • Samsung Galaxy S5
  • Samsung Galaxy Trend 2
  • Sony Xperia M2
  • Sony Xperia Z3
  • Sony Z3 Compact

Beste operadoreei dagokienez: ez Movistarrek, ez Vodafonek, ez Orangek eta ez Simyok ez dute webgunea euskaraz ikusteko aukerarik, ezta -noski- gailuak hizkuntzaren arabera iragaztekorik. Beraz, ez naiz gehiago nekatu.

Tira, kontuak kontu, eta jakin badakidanez euskaraz jar daitezkeen telefonoak goiko zerrenda horretakoak baino gehiago direla… inkestatxo bat egitea pentsatu dut. Lagunduko didazue euskaraz konfigura daitezkeen segapoto eta tabletak zerrendatzen? Horrela zerrenda erabilgarri bat izango dugu eskura, telefonoa aldatzekotan ibiliz gero irizpide hori ere kontuan hartzeko. Zer iruditzen? Gainera, E-Gor lagunak hala eskatuta, galderatxo bat gehitu dut, jakiteko euskaraz egoteaz gain, zuen telefonoak (edo tabletak) euskarazko zuzentzailerik ere ote duen. Informazio osoagoa izango dugu horrela, eta bere blogean aurrekoan sortu zen zalantza argitzen lagundu.

Animatzen bazarete, hemen behean duzue galdetegia, eta hor alboan ere jarriko dut, widget batean. Bost minutu baino gutxiago izango dira, animatu!!! (Erantzunen taula hemendik kuxkuxeatu dezakezue)

Eskerrik asko! :-)

6 iruzkin

  • e-gor
    2015(e)ko maiatzak 14 at 09:27

    Joxe, gehitu al diezaiokezu galdera bat inkestari? Ea euskarazko zuzentzailea dakarren… Horrela, nire blogean (http://eibar.org/blogak/e-gorblog/firefox-os-sistema-eragiledun-telefonoak-euskarazko-zuzentzailearekin-datoz-orain) sortutako zalantzak ere argitu ditzakegu, eta informazio osoagoa izan…

    Reply
    • joxe
      2015(e)ko maiatzak 14 at 12:19

      Eginda, Igor! Nik neuk zalantza daukat horrekin… OnePlusak dakarren Swiftkeyk, adibidez, euskarazko proposamenak egiten ditu idazten hastean, eta ‘etzea’ idatziz gero ‘etxea’ proposatzen dizu… hori zuzentzailetzat jotzen da ala?

      Reply
  • Osoitz
    2015(e)ko maiatzak 21 at 15:57

    CyanogenMod ia erabat Euskaraz dago, zure gailuan hainbeste kate Ingelesez agertzearen arrazoiak 3 izan daitezke:

    1) Egitan itzuli gabe dago. Badaude oraindik esaldi gutxi batzuk itzultzeke.

    2) Berrikusi gabe zegoen zure sistema konpilatu zenean. Orain dela gutxi jabetu nintzen berrikusi gabeko kateak ez zituztela hartzen. Berrikusketa ia %100ra eraman dut jada, sistema eguneratzen duzunean ea gauzak hobetzen diren.

    3) Android AOSPko kate bat da. CyanogenMod komunitateak itzultzen du, baina AOSP Googlek kontrolatzen du, Cyanogenek AOSPko kate hauek erabiltzen ditu, nahiz eta Googlek ez duen ofizialki bukatutzat eman euskararatzea.

    Inork Cyanogen itzultzen lagundu nahi badu hemen dago:
    https://crowdin.com/project/cyanogenmod/eu

    Gehiena itzulita badago ere hainbat esku pasatu dira hemendik eta zuzendu beharreko akatsak egon badaude ziur.

    Reply
    • joxe
      2015(e)ko maiatzak 22 at 01:00

      Osoitz: nire hankasartzea da, telefonoan daramadan ROMa ez da CyanogenMod, CyanogenOS baizik. CyanogenMod-en oinarritutako bertsio berezia da, terminal jakin batzuetarako soilik, ateratzen ari direna, eta konpilazio / eguneratze erritmoa CMod-ena baino askoooooz ere geldoagoa da.

      Uste dut post monografiko bat dedikatu beharko diodala CyanogenMod-en euskaraketari, ea laguntzaile batzuk kaptatzen ditugun ;-) Mila esker argibideengatik!

      Reply
  • idoitxu
    idoitxu
    2015(e)ko maiatzak 21 at 20:10

    Oraintxe jakin izan dut Ipad minia euskaraz jarri daitekeela; hau guztia inkestari esker. Mila esker @joxe eta e-gor

    Reply
    • joxe
      2015(e)ko maiatzak 22 at 01:01

      Idoitxu: esango nuke zerbait txarto ulertu duzula e? iPad minia euskaraz jarri? Ez dut uste horretarako aukerarik dagoenik!

      Reply
  • […] egunotan horren inguruko galdetegitxo erraz bat jarri dizuet teknopatometroan. Batez ere, jakiteko une honetan merkatuan dauden telefono eta tabletatik, zeintzuk jar daitezkeen […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.