"Ez dakit Jainkoak zer sistema eragile darabilen, guk behintzat linux erabiltzen dugu"


Halaxe omen dio Judith Zoebelein ahizpak, Vatikanoko webgunearen arduraduna denak, egin berri dioten elkarrizketa batean.

Fededunen artean ere badira teknopatak nonbait eta, bideoaren iruzkinak irakurrita, ikuspuntu bitxi eta berritzailea du teknologia kontuen inguruan. Lastima ingelesez idatziz baino ez moldatzea! Besteak beste, monjatxoak Macintosha erabiltzen duela eta LInux gustuko duela omen dio elkarrizketan... (bai, bai, Vatikanon ere badira izaki adimendunak!)

Portzierto, eskerrak Iker mahatsorriari honen berri emateagatik, nahiz eta Mac eta Linuxzaleon inguruan erabilitako 'doinua' gudu santuari ekiteko modukoa izan! Ai, fedegabe hauek!

astelehena - 2007(e)ko otsailak 26 ยท 21:08
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us