Seinaleak?!?



kartel arrunta, itxuraz...
Hona lehengo egunean Santutxun ikusitako kartel bat. Lokarrik azken kanpainarako jarritako horietako bat da, Bakearen postontzia iragartzekoa. Horraino, ezer arrarorik ez...


Kasualitateetan sinesten ez duten horiek, baina, dardarka hasteko arrazoi nahikoa izango dute argazkia plano zertxobait zabalagotik ikusiz gero. Izan ere, Bakearen postontzia letra handi-handitan iragartzen duen karteltzar hori itsatsi zuenak leku hoberik ez bide zuen aurkitu, eta dagoen tokian jarri zuen... non eta papera birzkilatzeko edukiontzi batean!

Bakearen postontzi horretan sartzen diren gutunak komunerako papera egiteko erabiliko ote dira? Hau panorama!

Kasualitateetan sinesten hasi beharko, ezta?

kasualitatea?


ostirala - 2006(e)ko ekainak 23 ยท 16:59
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us