atariko.tk, zerbitzutik kanpo


Mezutxo bat jaso berri dut dot.tk-ren partetik, www.atariko.tk domeinuan hilean 25 lagun baino gutxiago sartzen direnez, domeinua "berriro ere aske utziko dutela" iragarriz.

Ai! Web orriak eguneratu gabe uztearen ondorioak! Mezutxo bat jaso berri dut dot.tk-ren partetik, www.atariko.tk domeinuan hilean 25 lagun baino gutxiago sartzen direnez, domeinua "berriro ere aske utziko dutela" iragarriz.

Helbide honetan EGA azterketaren atariko proba batzuk egiteko programa txiki bat neukan eskegita. Domeinua ez badabil ere, edukia erraz ikus dezakezue hemen.

KOntrakoa dirudien arren, programaren garapena ez da gelditu. Ariketak nahasteko eta emaitzen estatistikak erakusteko aukera ematen duen 'alfa' bertsio bat daukat disko gogorrean, apur bat fintzeko astia dudanean, jaisteko moduan jarriko dut. Kontua da hori baino lehen, azken urteotako atariko probar ere lortu nahi ditudala programarekin erabiltzeko moduan, baina, aitortzen dut, alfertuta nabil...

asteazkena - 2006(e)ko urtarrilak 18 ยท 20:53
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us