Beste enkante xelebre bat eBayn


Gero eta enkante harrigarriagoak daude eBayn. oraingo honetan, Debora izeneko emakume estabuatuar batek bere etxea... eta bere burua jarri ditu enkantean. Hori bai, enkantearen hasierako prezioa 600.000 dolarrekoa da.


48 urteko andre ilehoria eta bere etxea, salgai
Hala ere, eta enkanteak otsailaren 14ra arte iraungo badu ere, emakumeak 60 eskaintza jaso ditu jadanik. Deborah Hale 48 urteko neska ilegorria da, eta bere etxeak, 1910ean eraiki zenak, punta-puntako teknologiak ditu instalatuta, plasmako telebista erralodia barne. Halek bitxitegi bat du Alburquerquen eta urtearen zati handi bat salgai jarri duen etxean pasatzen du.

Baina ez pentsa ilehoriak (ez, ez, aurreiritzirik ez dugu!) eBayn bakarrik iragari duenik bere etxea, ez, ez: webgune propioa ere sortu du hoprretarako espreski, eta abokatu talde bat kontratatu du "pretendienteen" eskariak aztertu eta aukeratzeko. Hamaika ikusteko jaio gara, bai ala ez? o.O


asteartea - 2005(e)ko azaroak 08 ยท 22:03
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us