Begirada zikina?



Logoa urrutitik
Aurreko batean Loiuko aireportura joan behar izan genuen bisitan zetorren lagun bat hartzera... Zain geundela, kaleko informazio paneletako bati erreparatu genion... itsatsita zeukan logo bitxi bati, hain zuzen ere.



Logoa
Panelera hurbildu eta logo hura hobeto ikusteko aukera izan genuen. Hasieran 'A' bat besterik ez du ematen... baina ondo fijatuz gero, ez al da beste ezer ikusten? Ez dakit, beharbada 'begirada zikina' daukagu baina... Tira, badaezpada, eskertu egingo genuke iruzkinetan letra ez den beste ezer ikusten duzuen konfirmatzea :P


asteartea - 2005(e)ko abuztuak 09 ยท 16:12
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us