Nazioarteko salto eguna


Euskal Herrian euskara korrika defendatzen dugu. Bada, beste batzuek mundu osoa salbatu nahi dute... saltoka !

Harritzeko moduko proposamena aurki daiteke www.worldjumpday.org webgunean. Egileek diotenez, Lurrean gertatzen ari den eguraldi aldaketa planetaren orbitaren desbideraketaren ondorioa da. Munduaren amaiera ekidin nahi badugu, beraz, orbita hori bere onera ekarri behar dugu berriro.

Horretarako modu sinplea proposatzen dute web orrian: mundu osoko 600 milioi lagun ados jartzea egun eta ordu berean salto egiteko. Azaltzen dutenez, jauzia denok batera eginez gero Lurra bere ohiko bidera itzuliko da, eta eguraldian hobekuntza nabariak izango dira.

asteazkena - 2005(e)ko apirilak 06 ยท 12:00
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us