24 zerbitzu doan



Publizitatea euskaraz... edo!
Horixe iragartzen du, hitzez hitz, gaur postontzian agertu den iragarki horietako batek. Hortzetako klinika baten iragarkia da eta egia esan, Espainia osoan diharduen frankizia kate baten publizitatea izanda, harritu egin nau euskara ere agertzea, eta nahiko txukun agertu, gainera...

...
Hori bai, lehenengo begiratuko poza hartu ostean, bigarrenean, zoritxarrez, hona ekartzeko moduko perlak kolpatu dizkit betaurrekoak. Gaztelerazko "Sabemos cómo hacerte feliz" esaldia euskaratzen saiatzean etorri da hondamendia. Hona:

Politegia zen ezustekoa, nonbait...
Ezusteko politegia zen, nonbait, benetakoa izateko, ezta?

Enfin, gogoratu hau bera eta antzeko beste perla batzuen bilduma egiten gabiltzala Flickr -en! Zure aurkikuntzak ere ongi etorriak dira e?

ostirala - 2007(e)ko otsailak 16 · 20:55
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us