BlogosferaNabarmenak

Meriendatzeko, ospetsuen salamia!

Bitelabs enpresak bioingenieritza aplikatuz sortutako pertsonai ospetsuen haragiaz egindako salamia saldu nahi du.
Meriendatzeko, ospetsuen salamia! 7 - teknopata.eus

OHARRA: Twitterreko @aclimateos lagunak iradokizun interesgarri bat egin digu artikulu honekin lotuta. Gaia interesatzen bazaizu, Antiviral filman sakon aztertzen omen dute.

Ikusi hemen zuen zelebriti-salami proposamenak!

Gaia teoriaren jarraitzaileek esaten dute planeta formulak bilatzen ari dela gizakiok egiten diogun kaltetik babestu eta/edo mendekua hartzeko. Eta batzuetan, albisteak irakurrita, batek pentsatu behar du beharbada ez dela hain ideia zoroa.

Meriendatzeko, ospetsuen salamia! 11 - teknopata.eus
Zertarako miretsi zure idoloa, otartekoan jan badezakezu?

Matxinsalto erreak, zizareak eta era guztietako kakalardoak gure dietan pixkanaka-pixkanaka sartzen joateko planak gutxi balira bezala, begira zein den azken mehatxua elikagai kontuetan. Bitelabs enpresa Kaliforniarrak zure ‘celebrity’-rik gogokoenaren haragiaz egindako salamia proposatzen dizu meriendatzeko.

Biopsiatik zure platerera

Bitelabsek proposatzen duen prozesua sinplea ei da: lehenengo eta behin, aukeratutako famatuarekin jartzen dira harremanetan, eta biopsia txiki bat egiten diote. Biopsia horretatik, ospetsuaren ehunen laginak ateratzen dituzte, eta lagin horietatik ama-zelula berezi batzuk, ‘miosatelite zelulak‘, giharren sorkuntzaz arduratzen direnak.

Zelula horien laginak bio-erreaktore batean sartzen dituzte, bio-ingenieritza teknikak erabiliz, giharrak (hau da: haragia), sortzeko.

Haragi hori prest dagoenean, prozesua erabat aldatu eta bizi osoko urdaitegi teknika tradizionalak aplikatzen dira, erreaktorean sortutako haragi horri espezieak eta bestelako osagaiak gehituz, eta produktua sikatzen, zahartzen eta umatzen utziz, Italiako haragi onduen tradizioari jarraiki.

Emaitza omen da hamaiketakoan edota meriendan lagunei atera eta ahozabalik uzteko moduko salami goxo-goxoa, zure famaturik gogokoenaren haragiaz egindakoa.

Meriendatzeko, ospetsuen salamia! 13 - teknopata.eus
Zein euskal zelebritiren salamia jango zenuke gustura?

Jan famatuen haragia

#EatCelebrityMeat edo #JanFamatuenHaragia traolarekin, Bitelabsek sare sozialen bidezko kanpaina bat proposatu du, ideia gustuko dutenek euren ‘celebrity’ gogokoenei proposatzeko salami izan daitezen. (Hitzez hitz: Urlia, salami izan nahi duzu? galdetzea proposatzen dute.

Kaliforniarrek badituzte euren famaturik gogokoenak, noski, eta James Franco, Jennifer Lawrence, Kanye West eta Ellen Degeneres proposatzen dituzte lehenengo ‘osagai’ gisa.

Eta zuk? Ideia Euskal Herrira zabalduko balitz, zein euskal famaturi eskatuko zenioke salami izateko?

Inkesta: XalamiBarometroa

Meriendatzeko, ospetsuen salamia! 15 - teknopata.eus Ongi etorri XalamiBarometrora!

Zein euskal famaturi eskatuko zenioke salami izateko?

XalamiBarometroaren emaitzak

Zein euskal ospetsuri eskatuko genioke bere haragiarekin salamia egitea?
FamatuaBozkak
Xabi Solomo3
Txerri, Merri eta Txerribiton1
@joxemiel1
Aitziber Garmendia1
Yves Xalamiberri1
Itziar Ituño1
Joxe Rojas3
Gozategi1
Maite Goñi1
Ion Errea fisikaria1
Karlos Argiñano1
Julian Iantzi1
Andoni Urbistondo @urbixx1
3 iruzkin
  • Jon
    Jon
    2022(e)ko urtarrilak 25 at 15:21

    Xabi Solomo

    Reply
  • Jon
    Jon
    2022(e)ko urtarrilak 25 at 15:28

    Nahastu naiz, bozka eman nahi nuen salamiarentzat

    Reply
    • joxe
      2022(e)ko urtarrilak 27 at 20:18

      Torrrrrrpe hori! :-)

      Lasai, kontatua botua! :)

      Zainduuu!

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.