BlogosferaNabarmenak

Furra Furra Gtranslated

Nahastu ondo Oskorriren 'Furra, Furra', internauta aspertu batzuk, eta Google Translate, eta ikusi zer gertatzen den!
Furra Furra Gtranslated 7 - teknopata.eus

Bueno, ba azkenean alde onak ere izango ditu Koronabirusaren ondoriozko hekatonbe honek guztiak… Nire kasuan, inguruan umatzen dudan asperraldi orokorrak aukera paregabea eman dit lagun batzuk engainatzeko beste modu  batean sekula egingo ez luketen zeozer egiteko.

Amets bat

Duela urte batzuk, azpiko bideo hau deskubritu nuen Youtuben. Musikazale (bueno, zale baino gehiago) koadrilla bat, Prince of Bel-Air telesailaren sintoniaren bertsio bizarro bat kantatzen. Abestia Google Translatera sartu, hainbat hizkuntzatara itzuli, eta gero buelta ingelesera. Eta hau irten zitzaien:

Hainbeste gustatzen zait bideoa, urteak daramatzat pentsatzen ederra izango zela euskarazko kantaren batekin ere hori egitea.

Bueno, ba esan eta egin: Oskorriren Furra, Furra ezaguna hartu, makinatxo bat hizkuntzatara itzuli, eta gero bueltan euskarara, eta horixe kantatzeko liatu ditut egunotan asper-asper eginda dauden hainbat lagun… bestela enkargua sekula onartuko ez luketenak:

Enfin, uste dut ez duela merezi luzamendutan ibiltzea. Hor duzue emaitza (barkatu, ez da berriz gertatuko!).

2 iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.