Trepetak

Tableta salgai: Samsung Galaxy TAB S2 (8″)

Samsung Galaxy TAB S2 tableta daukat salgai. Nork adoptatuko du? :-)
<s>Tableta salgai</s>: Samsung Galaxy TAB S2 (8") 7 - teknopata.eus

<s>Tableta salgai</s>: Samsung Galaxy TAB S2 (8") 11 - teknopata.eus

Kuak!!! Tabletatxoak etxe berria topatu du Nafarroa aldean. Mila esker interesa adierazi duzuen guztioi, benetan. Izan untsa eta uros bizi!!! :-)

Olentzerok laster erakutsiko dizuedan tablet bat ekarri dit, eta penaz bada ere, jabe berria bilatu behar diot orain arte erabili dudan (eta egundoko pozak eman dizkidan) 8 hazbeteko Samsung Galaxy TAB S2 ederrari. Ez zaituztet xehetasun tekniko guztiekin aspertuko (hemen duzue produktuaren fitxa ofiziala), baina niretzat nabarmenenak hauek izan dira:

  • 3 Gb RAM memoria (hots, ziztu bizian exekutatzen ditu aplikazioak, nahiz eta mordoska bat zabalik izan).
  • 32 Gb-ko barne-memoria, microSD txartelen bidez handitu daitekeena.
  • Hatz-marka irakurgailua.
  • Wi-Fi konexioa soilik (ez du aukerarik SIM txartela zuzenean jartzeko).
  • Pisuz eta neurriz oso-oso arina, garraio publikoan esku bakar batez eusteko perfektua.
  • Android 6.0.1

Makina arina (pisuz zein abiaduraz) eta itxuraz ere ederra. Sistema euskaraz jar daiteke, egia esan ez diot batere kontrako punturik ikusten.

Tableta osatzeko, gainera, beste bi osagarri hauek ere badoaz paketean:

  • Book Cover estiloko funda ofiziala, tableta osorik babesteko pisu eta bolumen handirik gehitu gabe.
  • TEN GO! etxeko Bluetooth bidezko teklatu tolesgarria, testu luzeak idazteko oso egokia. (Honako hau, hain zuzen ere).

Tableta zein fundaren fakturak ere paketean doaz, garantiak-eta aprobetxatu ahal izateko. Tabletaren jatorrizko faktura 2016ko martxokoa da.

Pakete osoa 250 euroan utziko dizuet. Pagotxa handia da, benetan! (Ikusi bestela zer preziotan dagoen Amazonen!!!<s>Tableta salgai</s>: Samsung Galaxy TAB S2 (8") 13 - teknopata.eus)
Esan bezala, tabletak eroslea du jadanik, eta Nafarroa alderantz doa uneotan. Mila esker interesa adierazi duzuen guztioi!!!

Bukatzeko, hona irudi batzuk. Galderarik izanez gero, idatzi beldurrik gabe! ;-)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.