Teknopataren ajeakTrepetak

Segapotoa salgai: OnePlus One 64Gb Sandstone Black

Segapotorik behar duzu? Bada, salgai daukat nire OnePlus One zoragarria! ;-)
Segapotoa <del>salgai</del>: OnePlus One 64Gb Sandstone Black 7 - teknopata.eus

Ooops! Serio planteatu behar dut bloga salerosketa gune bihurtzea! Telefonoa salduta dago jadanik. Eskerrik asko erosleari, eta besteoi tira… Barkatu eragozpenak!

Azkenean nekatu egin naiz poltsiko batean nire telefono partikularra eta bestean lanekoa eramaten, eta erabaki dut horrenbeste poz eman dizkidan OnePlus One telefonoaren ordez haren anaia gaztea, OnePlus 3T bat hartzea, SIM txartel biak gailu berean sartu eta aldean traste bat gutxiago eramateko.

Segapoto zaharra, ordea, primeran dabil oraindik, eta pentsatu dut beharbada baliagarri suertatuko zaiola oraindik baten bati. Primerako telefonoa da, benetan, eta oso ondo dabil: azkar, arazorik gabe… eta euskaraz! (Bere ordezkoa ez bezala, bide batez!!!). Modeloa aspalditxokoa bada ere, oso potente eta azkarra da, eta gaur egungo gama ertaineko edozein telefonoren pare jar daiteke beldurrik gabe.

Eta bueno, ikusita aurreko traste batzuekin oso ondo funtzionatu didala hemen bertan eskaintzeak, ba pentsatu dut telefonoa ere hemen jartzea salgai, ea baten batek nahi duzuen. Telefonoarekin batera, gainera, osagarri multzo handia oparituko diot erosleari, segapotoa lehen egunetik bertatik dotore-dotore eramateko.

Segapotoa <del>salgai</del>: OnePlus One 64Gb Sandstone Black 11 - teknopata.eus
Etxera eramaten duenak osagarri sorta ederra eramango du dohainik! :-)

OnePlusOne salgai

  • Telefonoa: OnePlus One. Sandstone Black aldaera. (2014)
  • Pantaila: 5,5″ LPTS. Full HD
  • RAM memoria: 3 Gb
  • Biltegiratzeko memoria: 64 GB
  • Sistema eragilea: CyanogenMod 13 (Android 6.0.1)(*)
  • Euskaraz? Bai
  • Konexioak: MicroUSB, 4G, Bluetooth, Wi-Fi, NFC
  • SD zirrikiturik? Ez
  • SIM formatua: microSIM edo nanoSIM (bietako bat soilik, SIM bakarra onartzen du).
  • Kamera: Sony 13 megapixel
  • Bateria: 3.100 Mah

Gailuaren egoera
Tira, bi urtetxo ditu telefonoak, eta egunero-egunero erabili izan dut era intentsiboan. Horrek aztarnatxoak utzi dizkio, noski. Hala ere, kontu handiz zainduta dago, eta orain arte beti erabili izan dut pantaila babesteko xafla eta atzealdea babesteko funda banarekin.

Hala ere, erabilera marka batzuk baditu pantailaren inguruko marko kromatuan. Pantailaren goiko aldean, eskumatara, orban horixka bat ikus daiteke batez ere irudia zuria denean. Nahiko hasieratik egiten du hori, baina pantailak ondo erantzuten du eta, tira, niretzat behintzat ez da aparteko arazo bat izan. Ikusi argazki batzuk:

Osagarriak opari
Telefonoarekin batera, erosleari osagarri hauek oparituko dizkiot (60 eurotik gora osagarrietan, e?!?)

  • OnePlus etxearen pantaila babesleak, mate. (2 unitate)
  • Nillkin etxearen kristal tenplatuko pantaila babesleak. (2 unitate)
  • OnePlus etxearen atzealderako funda zurrun gardena.
  • OnePlus etxearen USB -> MicroUSB kable bat (berria, estreinatu gabe).

Segapotoa <del>salgai</del>: OnePlus One 64Gb Sandstone Black 27 - teknopata.eusUhh.. eta prezioa?
Ah bai! Zenbat uste duzu eskatuko dizudala harribitxi honen truke? 200 euro? 175? 150? Ez ba! 140 euroan eraman dezakezu etxera! (Bo, edo nik bidaliko dizut behar izanez gero!). Ordainketa, eskura, Paypal, banku transferentzia edo Bizum aplikazioaren bidez egin dezakezu.

Ooops! Serio planteatu behar dut bloga salerosketa gune bihurtzea! Telefonoa salduta dago jadanik. Eskerrik asko erosleari, eta besteoi tira… Barkatu eragozpenak!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.