Trepetak

Zuekin Pepper, robot… mmm… hunkigarria

Asteburuan jarri dute salgai Japonian Pepper, "robot emozionala". Ordubete eskasean agortu dira lehen 1.000 unitateak.
Zuekin Pepper, robot... mmm... hunkigarria 7 - teknopata.eus

Bai lagunok! Egunotan bolo-bolo dabil hunkigarrismoaren inguruko eztabaida. Eta zuen lasaitasunerako, gauza bat esan behar dizuet: arazoak Euskal Herriko mugak gainditzen ditu.

pepper-robotaHara: SoftBank enpresa japoniarrak Pepper izeneko errobota jarri du salgai asteburuan. Hor ondoan ikus dezakezue trastearen itxura. Prezioa, berriz, 198.000 yen (1.400 euro pasatxo) eskuratzeko, eta hilean beste 24.600 (175 euro) errobotak behar duen lainoko software zerbitzuaren truke.

Ez, ez da kapritxo merkea. Baina hala ere, ordubete eskasean agortu ziren enpresak egin dituen lehen 1.000 unitateak. Ikusmina handia omen zen, robota duela urtebete aurkeztu zuten une beretik.

Eta zergatik diodan hunkigarrismoarena? Bada, etxerako laguntzaile gisa pentsatuta dagoen makina honen funtzio nagusia ez da ez aspiragailua pasatzea, ez hautsa kentzea, ez harrikoa egitea… ez, ez. Pepper hau “emotional companion” gisa deskribatzen dute egileek: laguntzaile emozionala, alegia. Harrapazank Txiribiton! Nonbait, robotak ikasi egiten du inguruan dituen gizakiekiko harremanetatik eta, pixkanaka-pixkanaka, izaera eta nortasun propioa garatuz joaten da.

Robota garatu duen Aldebaran SAS enpresa frantziarrak dioenez, Pepperek “hazten lagunduko dio jendeari, bizitza eta harremanak hobetzen. Zerbitzu batzuk ere eskainiko ditu, eta konektatu jendea munduarekin”. Pepperrekiko interakzioa, asmatuko zenuten bezala, paparrean daraman tableta horren bidez egiten da, baita ahoz eta keinuak eginez ere. Robota pertsonekiko interakzioa bilatzeko programatuta dago: zenbat eta harreman gehiago izan pertsonekin, orduan eta ‘zoriontsuagoa’ da. Hona France press agentziako kazetari batek errobotari egindako elkarrizketa bat:

Tira, ondo etor daiteke bai, laguntza egingo dizun honelako traste bat izatea etxean… baina zer nahi duzue esatea, niri askoz praktikoagoa iruditzen zait etxeko lan errepikakor eta aspergarriak egitea! Ai! Zenbat klate egin duen Paulo Coelhok!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.