Adi! Galdera honi erantzuteko epea itxita dago. Erantzun zuzena beltzez azalduta dago.

Bada fikziozko beste katu ezagun bat, teknologiarekin baino, zientziarekin zerikusia duena. Fisikari austriar baten teoria ezagun baten protagonista da.

Schrödinger-en katuaz ari gara noski. Erwin Schrödinger  fisikaria Vienan jaio zen 1.887an.

Fisikari haren jaioterrian nazioarteko batzar garrantzitsu bat egin zen 1815ean eta bertan, besteak beste, errepublika berri bat sortzea adostu zuten. Gaur egun, Kataluniako telebistak badu umorezko saio bat, errepublika haren izen bera daramana.

Vienako Batzarrak, besteak beste, Krakoviako Errepublika sortzea erabaki zuen 1815ean. Telebista saioa Crackovia da.

Saio hori TV3rekin batera egiten duen ekoiztetxeak telesail dokumental bat egin du. Protagonistetako batek Errenterian lan egiten du. Nola du izena bere lantokiak?

Ekoiztetxea Minoria Absoluta da, eta telesaila, berriz The World’s Best Chiefs. Bertan, besteak beste, Andoni Luis Aduriz. Errenterian duen jatetxearen izena: Mugaritz. Horixe zen erantzun zuzena.

Gogoratu! Erantzuna 2014ko azaroaren 25eko 23:00ak baino lehen bidali behar duzu zozkatu@gmail.com-era!
Info gehiago

Erantzunik ez

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.