Oporrak online, 10etik 9

Iazko Teknopatometroan argi geratu zen: teknopaton %64k online pasatu zenituzten oporrak, eta erdiak baino gehiagok etengabeko 3G konexioarekin gainera. Oporrak online, 10etik 9 1 - teknopata.eus

Antza denez, smartphoneen etorrerak oso azkar biderkatu du oporretara konektatuta joaten garenon kopurua. Halaxe erakutsi du multimedia gailuak, 3D inprimagailuak eta printbotak egiten dituen bq enpresa espainiarrak egindako ikerketak. Espainian behintzat, 10 lagunetik 9k ez dute segapotoa amatatzen oporretan. %93,1 telefonoa piztuta joaten dira oporretara, %8,4k piztu bai, baina ez diote kasurik egiten, eta %1,6k soilik uzten dute etxean.

Telefonoa oporretara eramateko arrazoiak

Telefonoa oporretara ere eramateko arrazoi nagusia inguruko lagun eta senideekin kontaktuan jarraitzea da (%51,1). Laneko kontuetarako eskuragarri egon nahi dutenak  %5,3 baino ez dira. Gainera, beste multzo handi batek, %36,3, larrialdirik izanez gero erabili ahal izateko mantentzen du sakelakoa piztuta.

bq-k egindako ikerketaren arabera, hauek dira telefonoen erabilera arruntenak oporretan daramatenen artean:

Internet bidezko autozerbitzua nagusi

Ikerketaren arabera, Espainian oporretan doazenen %71k bere kabuz antolatzen du bidaia, internet erabiliz, eta bidaia agentzietara jotzen dutenak %15 baino ez dira. Hori bai, bidaia-txartelekin askoz ere kontserbadoreagoak dira espainiarrak: %56,7k nahiago dute txartelak eta paseak paperean inprimatuta eraman, eta euskarri elektronikoa %17,4k baino ez du erabiltzen.

Eta zuk, zer plan?

Eta zuk, zer plan duzu o0porretarako? Online ala offline egongo zara? Bidaia egin behar baduzu, zeure kabuz bilatu ala agentzia bati enkargatu diozu? Eta zergatik?!? Jakin nahi dugu!!! 😉

No Responses

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.