Garai txarrak bizi ditu Steve Jobsen konpainiak: langileen baldintza kaskarrak eta suizidioak, Adoberekiko tirabirak Flash dela eta , iPhone 4ren antenaren auziak, enpresak erabiltzaileen kexei emandako erantzunak (arazoa ukatuz hasieran, erabiltzaileen abilezia faltaren ondorioa zela iradokiz, gero, eta azkenik, ‘beste batzuek ere badutela’ esanez) irudi arazo larria ekarri diote beste edozeren gainetik iruditik bizi diren sagartxoaren konpainiari. Horren adierazgarri ezin hobeak aurkitu ditut azken egunotan. Lehenengoa, Taiwanetik datorren bideo satiriko epiko hau:

Eta bigarrena, hurbilago aurkitutakoa (Barakaldoko IKEAn, hain zuzen ere), eta iritzi publikoak Appleri buruz duen irudiaren adierazgarri argi eta garbia. Horratx:

Äpplekaka
Äpplekaka, IKEAn ere konturatu dira honezkero!!! Jobsek larri ibili behar du!!!

Horixe bai: garai txarrak Applerentzat

4 erantzun

  1. Iban Arantzabal 2010(e)ko uztailak 24
  2. joxe 2010(e)ko uztailak 25
  3. Jozulin 2010(e)ko uztailak 27
  4. joxe 2010(e)ko uztailak 27

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.