Ordu aldaketarekin apur bat tontotuta, baina hortxe aritu gara Benito, Jozulin eta hirurok, Euskadi Irratiaren Amarauna saioko blogarien tartean. Gai-zerrenda luuuuze-luuuzea ekarri dugu, baina azkenean, beti bezala gauza piloa lotu zaigu tinteroan. Hauek dira aipatu ditugun gaiak:
- Buber Sarien zazpigarren edizioa martxan dago, proposamenak egiteko tartea zabalik dago azaroaren 8ra arte.
AnHitz proiektuak bi sari lortu berri ditu Polonian egin den hizkuntza-teknologiei buruzko CLA’09 nazioarteko tailerrean. Proiektuaren arduradunetako bat den Igor Leturiarekin egon gara hizketan, batez ere AnHitz zer den azaltzen. Elkarrizketak segida izan du irratitik kanpo, Facebooken. Oso-oso kontu interesgarria da AnHitz hori, ea laster ikerketa esparrutik aplikazio praktikoetara jauzi egiten duen!
- Windows 7ren aurkezpen diskretuaz ere aritu gara, nahiko modu ‘atropellatuan’, denborak ez digu gehiagorako eman!
Enfin: hori dena, beti bezala, hemen azpian klik eginda edo bide alternatiboetatik entzungai 😉
Podcast: Play in new window | Download (19.4MB)
Harpidetu! RSS
Eskerrik asko AnHitz-i zuen programan tartea uzteagatik, eta kontu interesgarritzat jotzeagatik. Saiatuko gara berarekin lanean jarraitzen eta zuen espektatibei ez huts egiten!