Scratch-n-Scroll, sagu-azpiko nostalgikoa

etch_a_sketchGogoan dituzue txikitako ‘arbel magiko’ haiek? Mandoei eraginez edo arkatz bereziarekin marraztu eta, behin artelana mundu guztiari erakutsita, arbela astindu eta, tatxan! Txuri-txuri zegoen berriz ere, hurrengo maisulanarekin hasteko prest.

Bada, duela gutxi kontzeptu berean oinarritutako asmakari bitxi bat topatu dut: zenbatetan gertatu zaizu lanean zaudela, ordenailuaren parean, saguari eragin eta eragin, eta halako batean teleofno dei bat hartu, deitzen duenak datu pare bat apuntatzeko eskatu eta non apuntatu ez duzula? Edo boligrafoak ez duela idazten, edo…

Horrelakoetan, logikoena ordenagailuko teklatua erabiltzea litzateke, oharra dokumentu batean idazteko, baina normalean ez zaigu bururatzen eta telefonoaren beste aldean dagoena zain izaten dugu boligrafoa aurkitu bitartean. Bai, antropologiak aztertu beharreko portaera da: teklatua parean izanda ere, bat-bateko oharrak boligrafoz idatzi nahi izaten ditugu.

scratch-n-scrollBaina lasai, orain eskuz idatzitako oharrak hartu ahal ditugu, boligraforik eta paperik gabe, Scratch-n-Scroll izeneko sagu-azpikoari esker. Atzamarrarekin presio apur bat eginda idazten da bertan, eta nota ezabatzeko plastiko zuriko xafla altxatzea besterik ez dago. Erabilgarria eh?

Behingoagatik, gainera, ez da tramankulu garestia: 15 dolarretan (10,20€) eros dezakezu asmatzaileen webgunean, eta, oso bitxia dena, zehatz-mehatz azalduta daukazu diru horretatik zenbat jasoko duen asmatzaile bakoitzak. Ideia ona, ezta?

[Via: Engadget]

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.