Blogosfera

Blogariak amaraunean, 2009/08/02

Benitok eta biok estreinatu dugu abuztua Euskadi Irratiko Amaraunako blogarien tartean. Badakizue udan formatua apur bat aldatu dugula, eta saio bakoitzera blogari ezagun bat ekartzen dugula. Gaurkoan Anjel Lertxundirekin aritu ahal izateko ohorea izan dugu, eta benetan solasaldi interesgarria izan dugu.

Blogosferaren ikuspuntu ‘pausatuagoa’ eman digu Anjelek, eta gure literatoen artean gutxitan ikusten den blogosferaren ezagutza eta… ‘fedea’, nolabait esateko, erakutsi du. Gai asko aipatu ditugu: hizkuntzan zer eragin duen blogintzak, berak nola tratatzen dituen papererako eta blogerako testuak… enpin, onena zuek zeuek entzutea.

Zozketarako zerrenda, Benitok ezarritako zenbakiekin
Zozketarako zerrenda, Benitok ezarritako zenbakiekin. Klikatu handiago ikusteko.

Gainera, blog honen bigarren urteurreneko zozketa ere egin dugu. Bilbon zegoen Benitok banatu ditu zenbakiak parte hartzaileon artean, eta Donostian zeuden Arantzak eta Edurnek erabaki dute saria zein zenbakiri eman. ’22’ aukeratu dute Amaraunako tarantulatxo maiteek… eta horrek esan nahi du bluetooth aurikularra Twitterreko @sarean erabiltzaileari, edo berdina dena, Jabi Zabala lagunari egokitu zaiola pinganilloa. Mila esker, benetan, guztioi parte hartzeagatik, eta zorionak Jabi!

Beti bezala, hemen behean duzue gaurko tartea entzungai. Bestela ere, eitb.com-en, iTunes-en edo RSS bidez ere entzun dezakezue.

Play

Iruzkin 1

  • Jabi
    2009(e)ko abuztuak 2 at 13:50

    Eskerrik asko. Ikusten dudanez, kalean noizik behin bakarrizketan topatzen ditudan ero horietakoa bihurtzeko gailua da: Arzalluz gora, Maradona behera… Martxa honetan Zamudion ingresatuko naute aurki, baina ez parke teknologikoan, teknopatikoan baino.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.