Txerriporkeyboard 1 - teknopata.eusOrdenagailuekin lan egiten baduzu, seguru ezagun egiten zaizula ondoko irudi hori. Ordenagailuetako teklatuak, bereziki bulegoetakoetan, txerriporkeriaz gainezka egoten dira sarritan.

Which? Computing aldizkariak argitaratu berri duen ikerketa baten arabera, teklatuetan pilatzen den zikinkeriaren kontu hori uste baino larriagoa izan daiteke. Aztertutako ordenagailu guztietan, janaria kutsatu dezaketen bakterioak aurkitu dituzte teklatuetan. Bakterio horiek beherakoa eta bestelako gaitzak eragin ditzakete sabelean.

Kasu batean, azterketaren ardura zuen mikrobiologoak teklatua zramara botatzeko ere gomendatu zuen, gomendatzen den gehienezko bakterio kopurua 150 bider gainditzen zituelako, hau da, komuneko kazola batean aurki daitezkeen bakterio kopurua halako bost zegoen bertan.

Bakterio horien sorreraren arrazoi nagusia ordenagailuaren parean jatea ei da, ikerketaren arabera. Teklen artean sartzen diren janari hondakin txikiek asko errazten dute bakterio horien ugalketa. Higiene urriak ere, eta bereziki komunera joan ostean eskuak ez garbitzeak, asko laguntzen dute bakterio horien zabalkundean.

Gauzak horrela, badirudi oso komenigarria dela gomendio gutxi batzuk jarraitzea, gure esperientzia informatikoa ‘osasungarriagoa’ izan dadin:

  • Ordenagailua erabiltzerakoan (bai eta erabili ostean ere), ondo garbitu eskuak: ordenagailuan zikinkeriarik ez uzteko, baina baita ordenagailuko zikinkeria beste inora ez eramateko.
  • Eman sakoneko garbitua teklatuari noizean behin. Ondo astindu barruan izan ditzakeen hondakinak ateratzeko, eta erabili oihal leun eta umel bat kanpoaldea ondo garbitzeko. (Kasu larrietan, plater garbitzailea ere erabil daitekeela entzun dut, baina nik badaezpada ez nuke egingo…).

Dirty Keyboard, Boris Mannen argazkia, Flickrretik hartutakoa.

5 erantzun

  1. Pernan 2008(e)ko maiatzak 9
  2. joxe 2008(e)ko maiatzak 9
  3. Jabi 2008(e)ko maiatzak 23
  4. joxe 2008(e)ko maiatzak 23
  5. bertol 2018(e)ko maiatzak 8

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.