Trikimailuak

Nola erabili emojiak Mac-ean

Nola erabili emojiak Mac-ean 7 - teknopata.eus

EGUNERAKETA! (2022/12). macOS sistemaren azken bertsioetan, Applek lehenetsitako tekla konbinazio bat gehitu du, karaktere-arakatzailea testua onartzen duen edozein aplikaziotik irekitzeko. Horri esker, emojiak ez ezik, zeinu matematikoak, letra azentudunak eta, oro har, sistemak eskura dituen idatzizko zeinu guztiak arakatu eta aukeratu ahalko dituzu. Honako hau da tekla konbinazio hori:

[CONTROL ⌃] + [COMMAND ⌘] + [ZURIUNEA]

Hona sistemako tekla konbinazio guztien zerrenda (esfr), beharbada interesatuko zaizulakoan.

Gif animatuekin batera, badira beste baliabide grafiko bat, internet bidezko idatzizko komunikazioari adierazkortasuna gehitzeko ezinbestekoa bilakatu zaiguna: emojiak, hasieran txat programetan eta gaur egun ia edonon aurki ditzakegun aurpegitxo eta bestelako ikurrak, batez ere, animo egoera adierazteko erabiltzen direnak.

Haien jatorria, jakingo duzuenez, emotikonoak dira, teklatuko karaktere arruntak erabiliz osatutako iruditxoak:

  • poza :-)
  • tristezia :-(
  • katua =^.^=
  • bizi luze eta oparo _\V/

Horien hedapena horrenbestekoa izan da, ezen sakelako zein mahaigaineko sistema eragileen egileek sistemetan txertatzea erabaki duten. Hori dela eta, gailu elektronikoetan testua irudikatzeko protokoloa arautzen duen Unicode Patzuergoak karaktere estandarren zerrendan sartu ditu emojiak, eta pizkanaka-pixkanaka badoaz agertzen han eta hemengo sistema eragileetan.

Applek, adibidez, aspalditxo inkorporatu zituen emojiak iOS sistema mugikorrean, noski, baina baita Mac OS X mahaigainekoan ere bai. Horrek esan nahi du sistema eguneratuta duen Mac batekin bazabiltza, edozein aplikaziotan erabil ditzakezula emojiak zure testuak osatzeko. Pausu hauek jarraitzea baino ez dago:

1.- Sistema ezarpenetan, joan ‘Teklatua’ atalera:

osxlehentasunak-teklatua

2.- Defektuz irekitzen den ‘Teclado’ fitxan, gaitu beheko aldean agertzen den aukera: “Mostrar los visores te teclado, emoji y símbolos en la barra de menú”.
osx ezarpenak. teklatua. erakutsi emoji eta ikurrak3.- Listo! Orain zure menu barran, eskumatara, item berri bat ikusiko duzu. Hari sakatuz gero, emojiak erakusteko aukera aurkituko duzu. Edozein testu idazten ari zarela, nahi duzun emojiaren gainean klik bikoitza eginda, testuan txertatuko da.

osx-erakutsiemojiak

osx-emojiakEz horregatik!!! Bizi luze eta oparo!!! 🖖🏼

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.