Offtopic

#literatosariduna izan nahi duzu? :-)

Orain, nahi baduzue, #literatosariduna izaten saia zaitezkete
#literatosariduna izan nahi duzu? :-) 7 - teknopata.eus

Ondo dakizuen moduan, teknopata izateaz gain, #literatosariduna ere banaiz. Iaz Berbaro Elkarteak antolatutako mikroipuin lehiaketa irabazi eta, Sautrelak, Garoak eta Katakrakek ostrazismo eta -zergatik ez aipatu- malditismora ere baztertu nauten arren, egia objektibo eta berbareroa (Berbarokoa, alegia) da euskal literatura goitik behera irauli nuela Esne Mamitan narrazio trinko bezain mamitsuarekin. Zuetako zenbati eman dizue hitza zuen alkateak, herriko Metro geltoki berriari zuen izena jarriko diola? E?

#literatosariduna izan nahi duzu? :-) 11 - teknopata.eus

esnemamitanazalaBaina tira, zuen idoloa naizen aldetik, pentsatu dut beharbada nire urratsei jarraitu nahiko diezuela. Horregatik jakinarazi behar dizuet martxan dela #365ipuin mikroipuin lehiaketaren bigarren edizioa. Ez, ez duzue zereginik nire dohain mikroliterarioen aurka, baina eskuzabal jokatzea pentsatu dut, eta bururatzen zaizkidan mikroipuinik eskasenak baino ez ditut aurkeztuko lehiaketara. Animatu eta parte hartu! Beharbada nire ondoan egoteko ohorea izango duzue bigarren saria jasotzerakoan!!!

Ah, eta hainbestekoa da nire eskuzabaltasuna, ezen beste opari bat ere ekarri baitizuet. Literato arruntak euren lanak Durangon saltzeko prestatzen ari diren honetan, ni, literato saridun gisa, nire maisulana musu-truk eskaini nahi dizuet. Esne Mamitan irakurri nahi baduzue, hemendik lor dezakezue. Hori bai: konfiantza osoa dut zuengan, eta badakit nire artelana gustuko izanez gero, eskuzabalak izango zaretela zuek ere propinatxoa uzteko orduan…

Animatu! Eman buelta pare bat zuen neurona horiei eta parte hartu lehiaketan, ez dakizue ze tristea den gailurrean bakar-bakarrik egotea!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.