Kolaborazioak

Euskara telefonoetan

Telefonoen interfazeetan ere, katalanen inbidiaz :( (AIZU! aldizkarirako kolaborazioa)
Euskara telefonoetan 7 - teknopata.eus

(Aizu! aldizkariaren 398. zenbakian argitaratua)

Informa CAT - Azala
Katalanaren osasuna urtero aztertzen duen Informe CAT txostena

Aitortuko dizuet: inbidiak jota jarri naiz hau idazten. Katalanek Informe CAT deritzon txosten bat aurkeztu dute, katalanaren egoera eta ‘osasuna’ aztertzen duena. Bertan irakur daiteke, besteak beste, hamar telefono egile nagusietatik seik aukera eskaintzen dutela haien gailuak katalanez konfiguratzeko. Samung, Apple, Huawei, LG, ZTE eta Sony dira, hurrenez hurren, eta guztien artean, telefonia merkatuaren %53 osatzen dute.

Jakin nahi nuke nolakoa den datu hori euskararen kasuan. Beharbada arinkeria irudituko zaizue, zentzugabeko kezka, baina telefonoak euskaraz konfiguratu ahal izatea uste baino garrantzitsuagoa dela esango nuke. Gustatu ala ez, gero eta sarriago erabiltzen dugun gailua da, eta topikoari kasu egiten badiogu behintzat, gazteek egun osoa pasatzen dute haien sakelakora begira, gero eta gazteagotik gainera. Liluratzen dituen gailuak euskaraz jartzeko aukerarik ez izateak, zer irudi utziko die gure hizkuntzaren garrantziaz edo prestigioaz?

Are gehiago: hizkuntzen kontu honek gurpil zoro baten moduan funtzionatzen du teknologia kontuetan. Ez dituzte itzulpenak egiten, jendeak ez dituelako erabiltzen. Itzulpenik ez dagoenez, gailua erdaraz erabiltzen ohitzen gara. Ohitu garenean, euskarazko itzulpena ateratzen dute, baina jende gutxik erabiltzen du… eta hasierara buelta.

Eusko Jaurlaritzak akordioa egin zuen 2007an hainbat operadore eta telefono egilerekin, haien gailuen interfazea euskaraz ere eskain zezaten. Ekimen ona zalantzarik gabe, baina arazo handi bat du: zortzi urte igaro dira harez geroztik, eta hori eternitatea da telefoniaren munduan.

Jakina da hainbat etxe handik (Samsung eta Sony-k, adibidez) jarraitu dutela euskara sartzen haien telefonoetan, baina beste batzuen arrastorik ez daukagu. Ona litzateke Jaurlaritzak jarraipentxoa egitea 2008ko hitzarmen sorta hari, eta berritzea edo -zergatik ez- enpresa gehiagori ere eskaintzea. Gazteen euskararen erabileraz hain kezkatuta gauden honetan, eman dezakeena baino pausu handiagoa litzatekeela iruditzen zait.

Loturak, estekak, linkak

Euskara telefonoetan 14 - teknopata.eusBlogean martxan jarri dudan inkestatxo bat, jakiteko gaur egun erabiltzen ditugun telefonoetatik zeintzuk jar daitezkeen euskaraz.

Euskara telefonoetan 16 - teknopata.eus

Googlek iazko urrian iragarri zuen Android sistema eragilearen 5.0 bertsioak euskara integratuta ekarriko zuela. Ez dakigu zergatik, baina itzulpena eginda dagoen arren, oraindik ez dago gailu guztietan erabilgarri.

Iruzkin 1

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.