Trepetak

Iritsi da crowdzozketako Xiaomi Yi kamera :-)

13 egunetan egin du Txinatik Bizkairako bidaia Crowdzozketako saria izango den Xiaomi Yi kirol kamerak.
Iritsi da crowdzozketako Xiaomi Yi kamera :-) 7 - teknopata.eus

Horixe ba, lagunok! Eskatu eta 13 egunera, etxean da jadanik Crowdzozketarako Xiaomi Yi kameratxoa. Oso itxura ona du, eta tira, probatu beharko, ezta?

xiaomi yi kamera crowdzozketa

Momentuz hemen duzue iruditxo bat, eta laster jarriko dizuet analisi txiki bat,  bideo proba eta guzti. Bien bitartean, oporretarako halako bat behar izanez gero, DealExtreme dendan eros dezakezue, adibidez, 73 eurotan, garraioa barne. (Eta bai, lotura horretatik klik eginda erosten baduzue, neuri ere puntutxoak emango dizkidate, zeozer oparitzea bururatzen zaidan hurrengoan hor zehar ‘pordioseatzen’ ibili beharrik ez izateko!).

Ez ahaztu: oporrak pasatuta, irailaren hasieran galdera-katea egingo dugu, eta haren ostean zozketa! Iuju!!! Zelako gogoak ikasturtea berriz hasteko, ezta? :-)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.