NabarmenakOfftopic

Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!!

Literatur sari bat irabazi dut, bai... eta nire lehen liburua auto-editatu ere bai!!!
Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! 7 - teknopata.eus

Bai teknopatok, ondo irakurri duzue, orain teknopata izateaz gain, literato sariduna ere banaiz. Gaur arratsaldean izan dut ohorea Berbaro Elkarteak antolatutako #365ipuin mikroliteratura lehiaketako lehen saria jasotzeko: liburu sorta eder bat, 100 euro, eta epaile lanetan aritu den @irribarrez jaunak berak egindako lamina eder bat, nire mikroipuina irudikatzeko marrazki dotore batekin. Bueno, hori guztia, eta @txargain andereak oparitutako fularra, sari banaketara behar bezala jantzita joateko.

esnemamitanazalaBaina noski, literato sariduna izateko, saria eta fularraz gain, beste detailetxo bat falta zen: liburua!!! Eta tira, pentsatu eta egin: nire txioa hartu eta liburua osatu dut harekin. Horretarako, Ana Malagon lagunaren laguntza paregabea izan dut. Ipuin laburretan aditu-aditua da Ana, eta hitzaurre ederra idatzi dit libururako.

Eñaut Aiartzaguena @irribarrez lagunak ere irudia erabiltzeko baimena eman dit, eta hori ere sartu dut liburuxkan. Horrela, liburu hau euskal  post-literatura ilustratuaren lehen ale gisa pasatuko da historiara. Ez begiratu horrela. Egia da! Ikusiko duzue!

Baina tira, liburua irakurtzeko irrikatan egongo zarete ezta? Segi, segi hemendik: PDF zein EPUB formatuan eskura dezakezu, euro eta erdi miserable baten truke. PDF bertsioa erosiz gero, gainera, eskuzko autografoa eskatzeko aukera ere baduzu!.

Ez galdu aukera literaturaren garai berri baten hasiera markatuko duen liburu hau eskuratzeko. Euro eta erdi soilik ordainduta, segituan jasoko duzu zure gailuan euskal literatura postmodernoaren harribitxi hau. Bi bertsio dituzu aukeran:

  • PDF.- Lan honen edertasun bisualaren esperientzia osoa bizi ahal izateko.
  • ePub.- Kontakizunaren sakontasunaz gozatu ahal izateko, edergarri bisualek eragin ditzaketen distrakzioen beldurrik gabe.

Ez pentsatu gehiago! Erosi liburu hau orain, zure ilobei harro erakutsi ahal izateko!!!



Kontuz gero! Orain #literatosariduna naiz!!! 12 - teknopata.eus

IMG_20141218_001343

Utzi behar zaituztet. Sautrelakoak dauzkat deika…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.