Apliak

Nabigatu euskaraz Android eta Firefox erabiliz

Android 'euskalduna'
Android 'euskalduna'
Ez dut aurkitu muñekitoari jartzeko polarrik! XD

Sarean batetik bestera gabiltzanean ere, garrantzitsua da euskaldunak garela eta euskarazko edukiak nahi(ago) ditugula adieraztea. Hori erraz samar egin daiteke mahaigaineko sistemetan, nabigatzaile gehienek eskaintzen dituzten konfigurazio aukerak aprobetxatuz. Gure ohiko nabigatzailearen ezarpenetan aldaketatxo txiki bat eginda, euskaldun gisa identifikatuko gara bisitatzen ditugun webgune guztietan, euskara bera eta euskaldunok agerikoago bihurtuz.

Eta segapotoan?

Baina mahaigaineko gailuaz gain, gero eta gehiago nabigatzen dugu segapototik, eta hor nik behintzat ez dut oso argi zer egin nabigazio hizkuntza euskara izan dadin. Android sisteman, badirudi telefono egile batzuek behintzat euskara sartu dutela telefonoaren aukerako hizkuntzen artean. (Samsung Galaxy SII eta SIIIan ikusi dut gaur bertan, eta dirudienez, Sonyk ere euskaldundua du Android sistema bere telefonoetan). Horietan, teorian nahikoa da euskara aukeratzea telefonoaren hizkuntza gisa, euskaraz nabigatzen hasteko.

Eta nire Androideak euskaraz ez badaki?

Orduan, mahaigainetan bezala, Firefox erabiltzea da aukerarik onena. Kode irekiko nabigatzailearen sakelako bertsioak ez du euskarazko bertsiorik… baina nahiz eta menuak erdaraz agertu, aldaketa txiki eta erraz bat eginda berehala hasiko da bere burua euskalduntzat identifikatzen. Jakin nahi duzu nola? Ondoren duzue, patxada apur batekin, asteburu honetan Twitter bidez Librezaleko @julen lagunak emandako azalpena, pausuz pausu:

1.- Instalatu Firefox zure Androidean

Botoi berdeetan klik eginda edo QR kodea zure segapototik irakurrita egin dezakezu:

[app]org.mozilla.firefox[/app]

2.- Ireki Firefox

3.- Nabigazio barran, honako hau idatzi: about:config

Honelako pantaila bat ikusiko duzu:

Firefox Mobile. About: Config

4.- Bilatu accept_languages izeneko ezarpena

Buscar preferencias dioen koadro horretan, idatzi accept_languages, nabigatzaileak lehenesten dituen hizkuntzen kodeen zerrenda ikusteko. Ondo idatzi baduzu, honelako zeozer ikusiko duzu:

Firefox Mobile: Accept Languages
Nire kasuan, Espainiako gaztelera (es-es), gaztelera (es), Estatu Batuetako ingelesa (en-us) eta ingelesa lehenesten zituen Firefoxek zerbitzariei edukiak ‘eskatzeko’ orduan.

5.- Gehitu euskara hizkuntzen zerrendara

Hurrengo pausua ere erraza da: intl-accept_languages horren azpian agertzen den Modificar botoiari eman eta euskararen kodea (eu) zerrendaren hasieran gehitzea da kontua. Beste hizkuntzak ezabatu, ordenaz aldatu edo kendu ere egin ditzakezu nahi izanez gero (azken hori ez dizuet gomendatzen), baina gogoratu kodeek komaz bereizita joan behar dutela. Gure hizkuntz zerrenda, beraz, honela utziko genuke:

Firefox Mobile: hizkuntzen zerrenda
Hizkuntzen ordena aldatzea ere badugu, gure lehentasunen arabera. Beste batzuk ere sar daitezke. Frantsesa, esaterako, fr kodearekin adierazten da.

Listo! Dena ondo egin baduzu, aurrerantzean smartphonetik nabigatzen duzunean ere euskalduna zarela adieraziko duzu, eta, edukiak hainbat hizkuntzatan dauden kasuetan, lehentasunez euskarazkoak agertuko zaizkizu pantailan. Baietz erraza? Bada, eman eskerrak @julen i! :-)

4 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2012(e)ko irailak 9 at 03:03

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Ez dut aurkitu muñekitoari jartzeko polarrik! XD Sarean batetik bestera gabiltzanean ere, garrantzitsua da euskaldunak garela eta euskarazko edukiak nahi(ago) ditugula adieraztea. Hori erraz samar egin daiteke mahaigaineko s……

    Reply
  • Julen
    Julen
    2012(e)ko irailak 10 at 21:55

    Argibide txiki bat: mugikorretarako Firefox euskaratuta egon badago. Ordea, kontu teknikoak direla medio (tartean aplikazioaren deskargak hartuko luken pisua) Mozillako lagunek hizkuntza gutxi batzuk bakarrik eskaintzen dituzte Androiderako bertsio mugikorrean.

    Reply
  • Josu O.
    2012(e)ko irailak 10 at 22:09

    Ez duzue uste urgentea dela segapotoetan Android euskaraz egotea?

    Posible al da? Norbaitek badaki zelan egin?

    Reply
  • joxe
    2012(e)ko irailak 10 at 23:09

    Epa Julen, eskerrik asko (ber bi!) informazioagatik.

    Eta Josu, nik behintzat bai uste dut urgentea dela Android euskaraz egotea. Are gehiago, jakinda fabrikante batzuek (Samsung, Sony) euskaratuta dutela, enteratu beharko ginateke itzulpena nork egin dien, eta aztertu posible ote den Android garapen ofizialean txertatzea, ‘sukaldatutako’ ROMetan ere sartzea eta abar…

    Baina idearik ere ez nondik hasi. Imaginatzen dut Jaurlaritzan jakingo dutela zeozer, aspalditxo telefonia enpresekin egin zituzten hitzarmenak tarteko, baina hortik gora… /

    Reply
  • Iñigo Zendegi
    2012(e)ko irailak 14 at 01:26

    Milesker informazioagatik!

    Aspaldi nenbilen Androideko nabigatzailea euskaraz konfiguratu nahian, uste dut hori ezin dela (ezta?) baina Firefox-ekin posible izanik FF erabili eta listo!

    Nire tabletean konfiguratu dut jada, baina sakelekoan gauza bera egitera joan naizenean bertan FF ezin dela instalatu esaten dit Google Play-k; Android 2.3 bat izanda hori ez zen arazoa izan beharko, susmoa dut nire sakelekoak ez dituela HW eskakizunak betetzen :-(

    Reply
  • Teknopataren txokoa » Zuekin, Firefox 20
    2013(e)ko apirilak 2 at 23:23

    […] bertsio ofiziala jaitsi eta euskaraz nabigatzeko konfiguratu. Menuak ez ditugu euskaraz ikusiko (Androiden muga teknikoen ondorioz), baina nabigatzailea […]

    Reply
  • […] lehen hitza euskaraz egin dezan aukera onena Firefox nabigatzailea erabiltzea izan daiteke. 2012an Joxe Rojas Teknopatak gida hau prestatu zuen Firefox euskaraz jartzeko (hemen Joxeren artikulua Sustatun). Gaur egun errazagoa da. […]

    Reply
  • Zuekin, Firefox 20 | Teknopataren txokoa
    2020(e)ko martxoak 31 at 01:05

    […] bertsio ofiziala jaitsi eta euskaraz nabigatzeko konfiguratu. Menuak ez ditugu euskaraz ikusiko (Androiden muga teknikoen ondorioz), baina nabigatzailea […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.