OHARRA: post hau interesatzen bazaizu, beharbada erabilgarri suertatuko zaizkizu Mac ordenagailuekin lotuta argitaratuta ditudan beste trikimailutxo batzuk. Orrialdearen bukaeran aurkituko duzu zerrenda interesgarri bat. Ez horregatik!
Tira, Elhuyarreko lagunek 5.1 bertsiora eguneratu dute Xuxen zuzentzaile ortografikoa, eta beraz, Mac ordenagaluetan erraz instalatzeko aspaldi sortutako instalazio paketea ere berritzea tokatzen da. Eskuratu orrialde honen bukaeran Xuxen zure Mac-ean automatikoki instalatzeko artxiboa. (Edo bestela, eskuz ere instala dezakezu, Xuxenen webgune ofizialeko jarraibideei jarraituz).
Nola instalatu Xuxen 5.1 Mac ordenagailuetan
- Deskargatu instalatzailea sarrera honen bukaeran.
- Ireki .dmg disko irudia.
- Egin klik saguaren eskumako botoiarekin ‘Instalatu Xuxen 5.1 Mac’ artxiboan, eta aukeratu ‘Ireki’ (Abrir / Open) aukera. Sistemaren instlatzailea irekiko da.
4. Jarraitu instaladorearen pausuak. (Momentu batean, zure administratzaile pasahitza eskatuko dizu). Gogoratu Xuxen 5.1 erabili ahal izateko, zure Mac OS X bertsioak 10.6 izan behar duela gutxienez.
Nola konfiguratu Xuxen 5.1 Mac ordenagailuetan
Instalazioa amaitutakoan, jarraitu pausu hauek zure Mac-ak jakin dezan euskaraz ari zarela. Prozedura apur bat aldatzen da zure sistemaren bertsioaren arabera, baina oso-oso erraza da. Ireki zure ordenagailuko ezarpenen panela (Preferencias) eta jarraitu pausu hauek:
- Euskara zerrendako lehena jarri ondoren, sakatu ‘Panel de Preferencias Teclado’ botoiari.
- Irekiko den panelean, ‘Texto’ fitxa aukeratu.
- Ziurtatu ortografiako hizkuntzen artean, ‘Euskara (Librería)’ agertzen dela. Hala ez bada, gehitu ezazu ‘Configurar…’ aukeratik.
Non dabilen eta non ez…
Behin ondo instalatu eta konfiguratuta, Xuxen macOSen zuzenketa ortografikoko sistema erabiltzen duten aplikazio guztietan izango duzu erabilgarri. Besteak beste, Applek berak egindakoetan, hala nola TextEdit, Mail, Safari (eta haren bidez, Google Docs bezalako web aplikazioetan), Pages, Numbers, Keynote…
Eta MS Officen?
Mac-eko Microsoft Officek bere zuzenketa motore propioa dauka, eta beraz, harekin ezingo duzu Xuxen erabili. Baina gaitzerdi: Office-ren zuzenketa motore hori kapaza da euskarazko testuak zuzentzeko (15.XX bertsioan bai behintzat) eta, Xuxen bezain fin ez badabil ere, apur bat lagunduko dizu.
Eta tira, bestela, beti duzu aukera %100 libre, %100 euskaraz eta %100 dohainik den (eta garai batean ez bezala, oso txukun dabilen) LibreOfficera pasatzeko!!!
Azken ohar batzuk
- Gomendatzen dizut OSO GOGOR xuxen.eus webgunetik pasatzea, besteak beste, nabigatzailerako eta beste software eta plataforma batzuetarako bertsioak eskuratzeko. (Badakizu Xuxen zure nabigatzailean ere instala dezakezula, ezta?)
- Xuxeni buruz sarritan jardun dut blog honetan. Sarrera zahar horien bila baldin bazatoz, hemen topatuko dituzu:
- 2016ko apirila (uztailean eguneratuta): Xuxen 5 Mac instaladorea
- 2011ko azaroa (hainbat aldiz eguneratuta): Instalatu Xuxen Mac OS X sisteman (eskuz instalatzeko azalpen xeheak)
Deskargatu Xuxen 5.1 Mac sistemarako

Xuxen zuzentzaile ortografikoaren 5.1 bertsioa (2018ko maiatzekoa) Mac ordenagailuetan erraz instalatzeko paketea.