Teorian itxita dago gorabehera tekniko-burokratikoak tarteko, baina leku zoragarria da, askoz ere lasaiagoa ostalaritza eta zaintza zerbitzuak itxi dituztenetik. Txakurrak bainu azkar bat hartu ahalko du urtegian, baina kontuz ibili beharko duzu, bertan bizi diren hegaztiak ez molestatzeko. Zaintza zerbitzua berriz abiatuz gero, beste lekuren bat bilatu beharko duzu txakurrari freskatzen uzteko.
Urtegi txiki honek Urduña inguruko mendietako ikuspegi ederraz gozatzeko aukera emango dizu. Atseden gune ederra dauka, barbakoak, mahaiak eta guzti, eta berez txakurrak lotuta ibili behar dira bertan, baina zurea kontuz gobernatzen baduzu, eta jende askorik ez badabil behintzat, inork ez dizu kargu hartuko :-)