Kategoria: Trikimailuak

Show Posts in

Segapoto %100 librea

Gustuak gustu, meritu ukaezin bat izan du Applek zorioneko iPhonea merkaturatzean: astinaldi ederra eman dio telefoniaren munduari, eta oraindik ikusteko dauden ondorioak izango dituen lurrikara eragin du merkatua. Telefono egileek ‘pilak jarri dituzte’, eta itxuraz gutxienez errukirik gabeko lehia prestatzen ari dira. Make no prisoners! Lehenengo eta behin, …

Bidali Windows euskaltegira

Ondo apuntatu gaurko data, oso gutxitan ikusiko nauzue-eta Microsoften edozein kanpainaren alde egiten. Baina tira, inoiz zerbait ona eginez gero, aitortu beharko zaie, ezta? Badakizue aste honetan bertan aurkeztu dutela Microsoftek eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika Sailak Klik egin euskarari kanpaina. Badirudi Microsoftek bere gain hartu duela oraingo …

Atariko: 1.3.3 eta ASG

Benitok Karrajuan aspaldi idatzitako aipamenak aspaldi bazter batean hautsa pilatzen nuen proiektu bati astinalditxoa emateko gogoa eman zidan. ATARIKO aplikazioa euskara irakasle garaian idatzi nuen, ikasleei tresn bat eskaintzeko EGAko atariko probak etxean egiten. Ez, ez naiz programatzailea, eta hori ageri-agerian geratzen da aplikazioaren tripak ikusita. Baina tira, …

Ohe automatikoa

Goienkariaren azken orrian ikusi dut gaurkoan eta ezin googleatzeko tentazioari eutsi. Enrico Berruti asmatzaile italiarrak gailu ezin erabilgarriagoa aurkeztu du: bertan lo egin ostean, botoi bati sakatuta berez egiten den ohea. Asmatzaileak esan duenez, “ezintasunak dituztenengan pentsatuz asmatu dut ohea, baina ni neu ere alfer-alferra naiz”. Ez, ez …

Photoshop ziztu bizian

Photoshop Express delako web aplikazio berria aurkeztu du Adobek. Argazki digitalei oinarri-oinarrizko konponketak egiteko aukera ematen du zerbitzu berriak, nahiko era dotore eta ikusgarrian (zeozergatik erosi nahi zion Adobek Flash teknologia Macromedia zenari…). Baina izenak ez dezala inor engaina: Photoshop Express oso-oso-oso-oso urrun dago bere anaia nagusia den …

Beste Youtube bat posible da

Pentsa zenbat hobetuko litzatekeen Youtube bideo zerbitzua bideoak aukeratu eta bata bestearen atzean ikusteko edota gustukoenak ordengilura jaisteko aukera emango balu… Ona, ezta? Tira, ba horixe da, hain zuzen ere, iDesktop webguneak ahalbidetzen duena. Ordenagailuan ezer instalatu beharrik gabe, Youtuberen bideoak beste era batera erabiltzeko aukera ematen digu. …

PDF ‘mugagabeak’

PDF dokumentuak omnipresenteak dira gaur egun, eta gero eta gehiagotan aurkitzen ditugu edukiaren kopipega egitea, edo dokumentua bera inprimatzea eragotzen duten PDFak. Murrizketa horiek benetako buruhauste bihur daitezke batzuetan, dokumentua ireki duenak bertan dagoen letra tiporen bat falta duenean, adibidez. Aurrekoan antzeko arazo batekin egin genuen topo lanean, …

MissingSync beta berria, Leopardekin bateragarria

Lehengoan kontatu nizuen bezalaxe, Mac OS X 10.5 Leopard santisimoa irten denetik, informazioa sinkronizatzeko arazoak ditugu oraindik Palm sistemako PDAk erabiltzen ditugunok. Palmek praktikan abandonatuta dauka aspaldi sinkornizatzeko (agenda elektronikoan eta ordenagailuan dauden datuak bateratzeko) Palm Desktop softwarearen Mac bertsioa, eta beraz, hirugarren enpresen softwarea erabiltzea baino ez …

Galtzontzilo puzker jaleak

Ikusten ondoko galtzontzilo pare hori? Ez, ez dira jostaillu erotikoa. UnderEZ izeneko asmakizuna dira: estatu batuetako zoro batzuek asmatu dituzten galtzontzilo bereziak, puzkerrak ‘jan’ egiten dituztenak. Harrituta geratu naiz gaur haien berri irakurri dudanean, Gaztezulo aldizkarian. Bazkalondoko gasekin arazoak dituzten lagunentzat pentsatuta daude: iragazki berezi bat daramate hankartean, …