Kategoria: Trikimailuak

Show Posts in

Zuekin, Firefox 20

Gaur askatu dute Firefox nabigatzaile libre eta irekiaren 20. bertsioa. Segurtasuna eta deskargen kudeaketa hobetu dituzte nabarmen bertsio honetan. Hobekuntza horiek guztiak euskaraz ere baditugu lehen unetik bertatik, Librezale.org taldearen lan izugarriari esker.

MiniJobs

Zorionekoak Steve Jobs jainkoa dela uste dutenak, orain hari otoitz egiteko panpin artikulatua eros dezakete eta!

QR kodeak ARGIA astekarian

Beharbada daukana baino askoz garrantzia handiagoa eman diot. Seguruenik, albiste txarrak bata bestearen atzetik irentsi behar ditugun honetan pozteko motiboak baino, aitzakiak behar ditugulako ere izango da. Baina zer arraio: izugarrizko poza eman dit ARGIAko lagunek aldizkarian egin duten azken aldaketak (aldaketa multzoak, esan beharko da!). Urriaren 2ko …

Euskarazko testu iragarpenak Swiftkey-ri esker

TouchType enpresak, EiTBren laguntzaz, euskarazko euskarria gehitu behar dio SwiftKey delako teklatu birtualari. Hari esker, Android erabiltzaileok askoz azkarrago (eta hobeto!) idatzi ahal izango dugu gure segapoto edo tabletetan!

Telefonorako airbaga

Patenteak (ideien gaineko jabetza eskubideak) sakelako telefonia enpresen artean egunotan sortzen ari diren zurrunbiloaren erdian, Amazon ezagunak oso ideia praktikoa aurkeztu du. Tira, aurkeztu ez: patentatu egin du, beste inork bere baimenik gabe erabili ez dezan...

Asteko erosketa, metroan

Hego-Koreako HomePlus kateak supermerkatu birtualak ireki ditu Seulgo metro geltokietan. Erosketa etxera bidaltzeko, nahikoa da sakelakoa hartu eta geltokietako hormetan dauden produktuen irudiei argazkiak egitea. Ideia bikaina ala beldurgarria?

Gidariek hormetan zehar ikusteko sistema

Gogoratzen lehengo eguneko pantaila gardenen kontua? Tira ba, gaur ikusi dudan beste prototipo batekin uztartuz gero, emaitza ikusgaria izan daiteke. Kontua da Carnegie Mellon unibertsitateko ikertzaile talde batek gidarien segurtasuna hobetzeko errealitate hedatuko sistema bat diseinatu dutela. Sistemaren helburua ikuspegi murritzeko bihurguneetan-eta ‘hormetan zehar’ ikusi ahal izatea izango …