Kategoria: Trepetak

Show Posts in

Eman bat, eskuratu beste bat

Give one, get one. Lelo horrekin merkaturatuko da Estatu Batuetan XO ordenagailu eramangarria, azaroaren 12tik aurrera. 399 dolar ordainduta, OLPC ekimenak sortutako gailuaren ale bi erosteko aukera egongo da: bat etxean jasoko du erosleak, eta bestea hirugarren munduko ume batek. Zehazki, Kanbodia, Afganistan, Ruanda eta Haiti izango dira …

Zorioneko iPhone, azarotik aurrera Erresuma Batuan

Applek berak Londresen egindako aurkezpen batean atzo iragarri zuenez, Erresuma Batua izango da iPhone telefono berria erabili ahal izango den Europako lehenengo estatua. Estatu batuetan bezala, sakelako berria telefonia enpresa bakar batekin erabili ahal izango da –ejem–, Espainiako Telefonicaren menpekoa den O2ekin, hain zuzen ere. badirudi O2ek prest …

Kafea ere, 2.0

Kontrakoa dirudien arren, ondoko irudi hori ez da Garbigune batean aurkitutako ezelako hondakina. Ez, ez: etorkizuneko kafe makinaren prototipoa da! Badakizue jendeak denbora libre asko daukala… bada, Erresuma Batuko ero talde batek zera egin du: eBayra jo, kafe makina bat erosi, hari internet bidezko urruneko kontrol modulu bat …

Ofiziala da: Treo 500v berria, urriaren 1ean salgai

Palmek lehengo eguneko zurrumurruak berretsi ditu gaurkoan, Treo 500v smartphone berria aurkeztuz. Ezaugarriak, lehengo eguneko zurrumurruan zabaldu ziren berberak dira, alegia: 3G konektibitatea. Windows Mobile 6 Standard Edition (eta beraz, ukimen pantailarik ez, lehenengo aldiz Palm batean) 240×320 pixeleko pantaila 150Mb-ko memoria Micro-SD zirrikitua 2 megapixeleko kamera Bluetooth …

Nire lehenengo mobila

Engadgeten irakurri dugunez, badira hogei urte GSM telefonia abian jarri zenetik. Izan ere, 1987ko irailaren 7an hamabost telefono enpresak hitzarmena sinatu zuten euren sareak Global System for Mobile Communications delako protokoloan oinarrituta. Memoriaz ari banaiz ere, nik neuk askoz beranduago ‘estreinatu’ nuen teknologia berria. Esango nuke 1996 edo …

Treo 500 berria?

Hainbat tokitan ikusi dudanez (hemen, esate baterako), badirudi filtratu egin direla Palmek asteazkenean aurkeztu behar duen smartphone berriaren irudiak. Herbeheretako PhoneHouseren katalogo baten ustezko irudiak barreiatzen ari dira sarean, eta haietan oain arte Gandolf izenaz ezagutu den telefonoa agertzen da, Treo 500 izenarekin. Hona ustezko ezaugarri nagusiak: 3G …

Praka martxosoak

Busaren edo Metroaren zain denbora itzela pasatu behar duen horietakoa zara? Ez larritu, DrumPants berriei esker, zure kreatibitatea (eta inguruko lagunak) dantzan jar ditzakezu hurrengo trena heltzen den bitartean. Praka berri hauek transduktore piezoelektrikoak dituzte, bateria elektroniko bati konektatuta, eta haiei esker, edozein itxaronaldi zure maisulana erakusteko parada …

Teknojauja!

Ez dakit Engadget webgunea ezagutzen duzuen. Ateratzen diren gadget berri guztien analisiak egitea da euren espezialitatea, zurrumurruak eta antzeko kontuak ere argitaratzen dituzten arren. Izen handia du teknopaton artean, eta oso gomendagarria da gatxeten munduan ‘azken oihua’ zein den jakiteko. Fabrikanteek beraiek bidaltzen dizkiete produktuak gehienetan eta, beste …

Uki nazazu berriro

Ez, ez da erotikugaorako sarrera, egon zaitezte lasai! Honezkero jakingo duzuenez, Applek goitik behera berritu du gaur iPod erreproduktore multimedien familia eta, izan ere, berrikuntzarik nabarmenena iPhone ditxosozkoak daraman ukimen pantaila berbera erabiltzen dutela da. Hori dela eta, abizena ere jarri dio Applek iPod berriari… iPod Touch. iPhone …