Kategoria: Trepetak

Show Posts in

Beste txikito bat oraindik

Honezkero ez dago zalantzarik: ultra-eramangarrien urtea izango da aurtengoa. Engadgeten arabera, gaur HP-Compaq izan da Eee PCarekin lehiatzeko mini portatila aurkeztu duena. HPk berak albistea beretsi ez badu ere, Engadgeten irudiek nahiko sinesgarriak ematen dute. Mini portatil honen izena hots samarra da: UMPC 2133. ‘Filtratu’ diren ezaugarrien artean, …

CloudBookaren ajeak

 Joan den astean, otsailaren 15ean, egon behar zuen salgai aurrekoan aipatu genuen Everex CloudBook mini portatilak, baina badirudi arazoak egon direla banaketarekin, eta oraindik ez da posible EeePCren lehiakide berria salgai aurkitzea. Antza denez, otsailaren 21era arte atzeratu da mini berriaren merkaturatzea. Hala ere, probako unitate batzuk iritsi …

Txikia izanik asko maite zaitut nik

Ikasys eta Ikasbooken aurkezpenak (eta egunotako eguraldi epelak, akaso), batzuon pentsamendurik lizunenak piztu ditu egunotan. Bada, horra gaur egin dudan aurkikuntza erotiko-festibo bat, bideo porno eta guzti: Everex CloudBook du izena goiko perlatxo horrek, eta detailetxo bitxi batzuk baditu: itxura, 699 eurotan saltzen den Packard Bell EasyNote XSren …

Badator andEeereño…

Ustekabe gozo horietako bat hartu nuen atzo, irratian entzun nuenean  Ikastolen Elkartea azken ukituak ematen dabilkion Ikasys proiektuaren berri. Labur esanda, (informazio zehatza haien webgunean aurkituko duzue) ikasle bakoitzari norbere erritmoan, baina irakaslearen zaintzapean trebatzen joateko aukera ematen duen sistema informatikoa da Ikasys. Horretarako, aplikazio informatiko multzo bat …

MissingSync beta berria, Leopardekin bateragarria

Lehengoan kontatu nizuen bezalaxe, Mac OS X 10.5 Leopard santisimoa irten denetik, informazioa sinkronizatzeko arazoak ditugu oraindik Palm sistemako PDAk erabiltzen ditugunok. Palmek praktikan abandonatuta dauka aspaldi sinkornizatzeko (agenda elektronikoan eta ordenagailuan dauden datuak bateratzeko) Palm Desktop softwarearen Mac bertsioa, eta beraz, hirugarren enpresen softwarea erabiltzea baino ez …

Galtzontzilo puzker jaleak

Ikusten ondoko galtzontzilo pare hori? Ez, ez dira jostaillu erotikoa. UnderEZ izeneko asmakizuna dira: estatu batuetako zoro batzuek asmatu dituzten galtzontzilo bereziak, puzkerrak ‘jan’ egiten dituztenak. Harrituta geratu naiz gaur haien berri irakurri dudanean, Gaztezulo aldizkarian. Bazkalondoko gasekin arazoak dituzten lagunentzat pentsatuta daude: iragazki berezi bat daramate hankartean, …

Berandu eta txarto

Halaxe egin dituzte etxerako lanak pdaperformance webgunekoek. Lehengoan esan nizuenez, joan den ostiralerako, azaroak 30, iragarri zuten Saguaro izeneko softwarea. Bada: ez azaroaren 30ean, ez abenduaren 1ean. Gaur, abenduak 2, ireki dute azkenean haien webgunea… …zer eta Saguaro horren bertsio murriztu bat den LineUp widget motorea aurkezteko. Inglesesezko …

Palm berri bat betiko Palmaren barruan?

Aspaldi-aspalditik gabiz kexaka Palm etxeko eskuko ordenagailuen erabiltzaileok, bere lanean oso eraginkorra eta arina den Palm OS (orain Garnet OS deitu behar zaio) sistema eragilearen eboluzio ezarekin. (Gogorarazi egunen batean kontatu behar dizuedala historia osoa). Hutsunea ikusita, PdaPerformance izeneko enpresa bat lanean jarri zen bere garaian, eta Saguaro …

[eguneratua] iPhonea? Lar begiluzea neure gusturako

Eguneratzea: Tira, bakoitzari berea badirudi Alemaniako webgune honetan probak egin dituztela sniffer batekin, eta probatu dituzten iPhoneek behintzat ez dutela IMEIaren antzarik duen daturik bidaltzen. Hala ere, ez zait gustatzen! Ez niri, ezta Alemaniako agintariei ere. Vodafoneren salaketa bati erantzunez, Alemaniako epaileek debekatu egin dute momentuz bertan iPhonerik …