Kategoria: Teknopataren ajeak

Show Posts in

Telefónica: Gora tarifak! Gora!

Telefónicak duela gutxi iragarri duenez, 2008ko urtarriletik aurrera %25 garestiago kobratuko die bere bezeroei sakeleko telefonoetatik finkoetara deitzea. Halako deien ezarpen tarifa, orain 12 zentimokoa dena, 15 zentimotan jarriko du operadoreak. Trukean, deien minutuko prezioa %8 eta %18 bitarte jaitsiko dela azaldu du behinola Espainiako telefonia monopolioa zuen …

[Eguneratua] Applerekin nazkatuta

Potroetaraino jarri behar nuen, baina itsusi iruditu zait izenbururako. Duela egun gutxi batzuk amaitu behar zitzaidan orain arte web orriak-eta ostatzeko erabiltzen nuen .Mac kontua. Appleren prezio politika ikusita, (eta hasieran .Mac hori dohainik zela eta bizitza osorako hala izango zen hitza eman zutela kontuan hartuta), nekatu eta …

Ezarriak, ostatuak eta laguntzak

  Horixe da Espainiako Gobernuak martxan jarri berri duen www.060.es administrazio elektronikorako atariaren euskarazko bertsioaren ataletako bat. Gaztelerazko aldera jo behar, noski, ulertzeko: “Impuestos, pensiones y ayudas”. Zenbat kalte egin behar du oraindik OpenTradek?!?

Gaztelumendirekin e-hizketan

Uda aurretik ekin zion Patxi Gaztelumendik euskal blogosferarekin lotutako zenbait lagunekin. Neu ere aukeratu nau, nonbait, eta gaur argitaratu ditu Patxik bere galderak jasotzean bururatu zaizkidan harrikadak. Ez dakit asko pintatzen dudan Jabi Zabala, Iban Arantzabal edo Hasier Etxeberria bezalako izenen ondoan, baina enfin, dagoena dago 😉

Prezisiosko

Aspalditik neukan gogoa Bilboko Santiago Plazan dagoen perlatxo honi argazkia ateratzeko. Imaginatzen duzue denda barruko elkarrizketa? Dendaria.- Egun on, zer izango da? Bezeroa.- Mmmm… termometro bat eta hiru prezisiosko, mesedez. Dendaria.- Prezisioskoak, handiak ala txikiak? Bezeroa.- Igual da, oparitarako dira…

Ez larregi fidatu zure GPSarekin!

Azken boladan boga-bogan dauden autoetarako GPS nabigazio sistemak laguntza handia izan daitezke orientazio txarreko gidarioi… baina , egia esan, gidariaren arreta galarazteko bidea ere ematen dute, eta alde horretatik, arriskutsu samarrak izan daitezke.