Zer da Zabildu?
Alex Kingen ‘Share This’ WordPress gehigarriaren euskal lokalizazioa. Ikur bakar bat gehitzen du zure blogeko sarrera guztietan, edukiak zenbait markadore sozialetara bidaltzeko (bereziki bildu.net eta zabaldu.com-era), edo e-mailez bidaltzeko.
Instalazioa
- Deskargatu eta deskonprimitu zabildu.zip artxiboa.
- Sartu share-this karpeta WordPressen plugin karpetan (/wp-contents/plugins).
- Gaitu plugina WordPress administraziotik.
- Zure WordPress bertsioa 2.1 baino lehenagokoa bada, prototype.js artxiboa ere sartu beharko duzu /wp-includes/js/ direktorioan.
Pertsonalizazioa
Defektuz, ‘Zabildu’ lotura sarreren amaieran kokatuko da, eta orri-oinean Share This formularioa gehituko da (formulario hori ezinbestekoa da pluginak funtzionatzeko). Lotura horiek zure orrian zehatz-mehatz non kokatu kontrolatu nahi baduzu, kokapen automatikoa desgaitu behar duzu, eta ondoko tag hauek erabili:
Linka bera jartzeko:
<?php akst_share_link(); ?>
Formularioa jartzeko:
<?php akst_share_form(); ?>
Link eta formulario automatikoak desgaitzeko, .php artxiboa editatu eta ondoko lerro hauek aldatu behar dituzu:
@define(‘AKST_ADDTOCONTENT’, true);
@define(‘AKST_ADDTOFOOTER’, true);
Honela uzteko:
@define(‘AKST_ADDTOCONTENT’, false);
@define(‘AKST_ADDTOFOOTER’, false);
Plugineko .php artxiboa editatu nahi ez baduzu, lerro hauek gehitu ahal dituzu zure index.php artxiboan, edo zeure plugin propioa sortu. (Zeure plugin hori Share This baino lehenago kargatu behar da):
@define(‘AKST_ADDTOCONTENT’, false);
@define(‘AKST_ADDTOFOOTER’, false);
== Arazo jakinak ==
Zure WordPress itxurak wp_footer() itxurarik ez badu, ondoko lerro hau gehitu beharko diozu eskuz zure orri oinari:
<?php akst_share_form(); ?>
Bestela ere, <?php wp_footer(); ?>
funtzioa gehitu ahal diozu zure itxuraren templateari.
Ale ba, on egin, eta asko zabildu! 😉
Oso ona plugin hau. Oso leku gutxi hartzen du eta aukera mordoa gehitzen du.
Dena dela, zer iruditzen Barrapuntorako lotura Marrapunturengatik aldatzea?
Aupa Arkaitz.
Iruditu, primeran iruditzen zait, baina ez daki zer-nolako lotura sortu behar den istorioa klik bat eginda marrapuntura bidaltzeko. Egia esan, nire zalantzak dauzkat hori egiterik ere dagoen…. laguntzerik bai?
Aupa Joxe,
Ba uste nuen lotura antzerakoa izango zutela biek ere, kode beretsuan oinarritzen direlako, baina badirudi ez dela horrela. Proba pare bat egin dut, funtzionatuko ote zuen ikusteko, baina ez dut lortu. Beraz, marrapunturen arduradunei zuzenean galdetzea izan daiteke aukerarik onena. Ea aukerarik eskaintzen duen sistemak…
Barrapunto Slashcode programarekin eginda dago, Marrapuntu berriz Drupalekin. Beraz, leku batean eta bestean egin daitezkeenak ez daukate zerikusirik. Pluginean estekaren bat erabiltzekotan, nik hau erabili beharko litzatekeela uste dut:
Eta lotura horrek ez du onartzen bidalitako istorioaren titulua-edo automatikoki gehitzeko aldaerarik? “bla”) adibidez… Slaschode ondo menperatzen duen baten bat hortik?