Erakutsi sarrerak honela

Treo 500 berria?

Hainbat tokitan ikusi dudanez (hemen, esate baterako), badirudi filtratu egin direla Palmek asteazkenean aurkeztu behar duen smartphone berriaren irudiak. Herbeheretako PhoneHouseren katalogo baten ustezko irudiak barreiatzen ari dira sarean, eta haietan oain arte Gandolf izenaz ezagutu den telefonoa agertzen da, Treo 500 izenarekin. Hona ustezko ezaugarri nagusiak: 3G …

Hamar aholku hedabide zaharrentzat

Ben Goldacre doktoreak ospe handia du Erresuma Batuan, The Guardian egunkarian idazten duen Bad Science (Zientzia txarra) zutabeari esker. Hango irratian eta telebistan ere agertzen da maiz, eta nolabaiteko gudu irekia du hedabideek zientzia albisteek ematen duten moduaren kontra. Aurrekoan, hausnarketa interesgarria egin zuen Erresuma Batuko egunkari zaharrek …

Praka martxosoak

Busaren edo Metroaren zain denbora itzela pasatu behar duen horietakoa zara? Ez larritu, DrumPants berriei esker, zure kreatibitatea (eta inguruko lagunak) dantzan jar ditzakezu hurrengo trena heltzen den bitartean. Praka berri hauek transduktore piezoelektrikoak dituzte, bateria elektroniko bati konektatuta, eta haiei esker, edozein itxaronaldi zure maisulana erakusteko parada …

Prezisiosko

Aspalditik neukan gogoa Bilboko Santiago Plazan dagoen perlatxo honi argazkia ateratzeko. Imaginatzen duzue denda barruko elkarrizketa? Dendaria.- Egun on, zer izango da? Bezeroa.- Mmmm… termometro bat eta hiru prezisiosko, mesedez. Dendaria.- Prezisioskoak, handiak ala txikiak? Bezeroa.- Igual da, oparitarako dira…

Teknojauja!

Ez dakit Engadget webgunea ezagutzen duzuen. Ateratzen diren gadget berri guztien analisiak egitea da euren espezialitatea, zurrumurruak eta antzeko kontuak ere argitaratzen dituzten arren. Izen handia du teknopaton artean, eta oso gomendagarria da gatxeten munduan ‘azken oihua’ zein den jakiteko. Fabrikanteek beraiek bidaltzen dizkiete produktuak gehienetan eta, beste …

Uki nazazu berriro

Ez, ez da erotikugaorako sarrera, egon zaitezte lasai! Honezkero jakingo duzuenez, Applek goitik behera berritu du gaur iPod erreproduktore multimedien familia eta, izan ere, berrikuntzarik nabarmenena iPhone ditxosozkoak daraman ukimen pantaila berbera erabiltzen dutela da. Hori dela eta, abizena ere jarri dio Applek iPod berriari… iPod Touch. iPhone …

Palm Foleo, bertan behera

Palm-en blog ofizialaren azken sarreran, enpresaren presidentea den Ed Colliganek era ofizialean iragarri du (bide batez bezero eta garatzaileei barkamena eskatuz) enpresak bertan behera utzi duela Foleo gailu berriaren merkaturatzea. Gailuak kritika zorrotzak izan ditu maiatzaren amaieran aurkeztu zen une beretik. Palmek berak egokitutako Linux distribuzio berezi batean …

Berotu sagu horiek!

Ugaoko Udalak bosgarren aldiz antolatu du aurten email erotikoen lehiaketa. Eta, parte hartzeko lanak e-mailez bidali behar badira ere, aurtengoa lehenengo aldia da lehiaketaren berri emateko webgune bat sortzen dutena (bazen garaia, e?). Izen propioa ere jarri diote lehiaketari, Erotikugao. Nire arreba txikienak (gazteena bai, baina txikiena ere bai) esaten duen …

Palm smartphone berriak, irailaren 12an

Garai hobeak ezagutu dituen Palm PDA eta smartphone (telefono adimentsu?) egileak telefono berriak aurkeztukoditu irailaren 12an. Sarean dabiltzan zurrumurruen arabera, Estatu Batuetan laster kaleratuko den Palm Centro modelo berria izan liteke irailaren hamabian aurkeztuko dena… baina Centro delako horren ezaugarriak ikusita (EVDO sarea behar du funtzionatzeko, adibidez), ez …