Erakutsi sarrerak honela

Zabildu 1.1

Eguneratze txiki bat egin diot gaur Zabildu WordPress pluginari, EiTB-k sortutako Aupatu laster-marka bilduma soziala ere aukeren artean ager dadin. Bertsio beria instalatuz gero, bi ikur berri aurkituko dituzue Zabildu menua zabaltzean: Aupatu (eduki bat euskarazko bertsiora bidaltzeko) eta Aúpa tú (erdarazkora bidaltzeko). Zabilduren bertsio berria jaisteko, egin …

Ezarriak, ostatuak eta laguntzak

  Horixe da Espainiako Gobernuak martxan jarri berri duen www.060.es administrazio elektronikorako atariaren euskarazko bertsioaren ataletako bat. Gaztelerazko aldera jo behar, noski, ulertzeko: “Impuestos, pensiones y ayudas”. Zenbat kalte egin behar du oraindik OpenTradek?!?

Eman bat, eskuratu beste bat

Give one, get one. Lelo horrekin merkaturatuko da Estatu Batuetan XO ordenagailu eramangarria, azaroaren 12tik aurrera. 399 dolar ordainduta, OLPC ekimenak sortutako gailuaren ale bi erosteko aukera egongo da: bat etxean jasoko du erosleak, eta bestea hirugarren munduko ume batek. Zehazki, Kanbodia, Afganistan, Ruanda eta Haiti izango dira …

Gaztelumendirekin e-hizketan

Uda aurretik ekin zion Patxi Gaztelumendik euskal blogosferarekin lotutako zenbait lagunekin. Neu ere aukeratu nau, nonbait, eta gaur argitaratu ditu Patxik bere galderak jasotzean bururatu zaizkidan harrikadak. Ez dakit asko pintatzen dudan Jabi Zabala, Iban Arantzabal edo Hasier Etxeberria bezalako izenen ondoan, baina enfin, dagoena dago 😉

Zorioneko iPhone, azarotik aurrera Erresuma Batuan

Applek berak Londresen egindako aurkezpen batean atzo iragarri zuenez, Erresuma Batua izango da iPhone telefono berria erabili ahal izango den Europako lehenengo estatua. Estatu batuetan bezala, sakelako berria telefonia enpresa bakar batekin erabili ahal izango da –ejem–, Espainiako Telefonicaren menpekoa den O2ekin, hain zuzen ere. badirudi O2ek prest …

i-Suna

Hedabide guztiek eman dute gaur (beno, atzo), Europako Batasuneko justiziak Microsofti jarritako isunaren berri. 497,2 milioi euro ordaindu beharko ditu Microsoftek, EBk inoiz jarritako isunik handiena, “merkatu librearen legerik oinarrizkoenak ere” urratzeagatik. Auzibide guztiaren gastuen %80 ere ordaindu beharko ditu Gatesen enpresak, eta gainontzeko %20a europar zintzoon poltsikotik …

Kaixo Maddi!

Barkatuko didazue ohar pertsonal & intransferiblea… baina oraintxe jakin dut Maddi iritsi berri dela, eta ezin agurtu barik geratu: ongi etorri, guapa! Ondo zaindu amatxo, aitatxo… eta Eki ere bai, e? Ale ba, ea noiz ikusten zaitugun! Ondo bizi!

Kafea ere, 2.0

Kontrakoa dirudien arren, ondoko irudi hori ez da Garbigune batean aurkitutako ezelako hondakina. Ez, ez: etorkizuneko kafe makinaren prototipoa da! Badakizue jendeak denbora libre asko daukala… bada, Erresuma Batuko ero talde batek zera egin du: eBayra jo, kafe makina bat erosi, hari internet bidezko urruneko kontrol modulu bat …

Ofiziala da: Treo 500v berria, urriaren 1ean salgai

Palmek lehengo eguneko zurrumurruak berretsi ditu gaurkoan, Treo 500v smartphone berria aurkeztuz. Ezaugarriak, lehengo eguneko zurrumurruan zabaldu ziren berberak dira, alegia: 3G konektibitatea. Windows Mobile 6 Standard Edition (eta beraz, ukimen pantailarik ez, lehenengo aldiz Palm batean) 240×320 pixeleko pantaila 150Mb-ko memoria Micro-SD zirrikitua 2 megapixeleko kamera Bluetooth …