Erakutsi sarrerak honela

Telefonoak euskaraz

Kataluniako Generalitateak martxoan egin zuen bezalaxe, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika Sailburuordetzak ere hitzarmena sinatu du telefonia enpresa eta telefono egileekin. Oso puntu interesgarriak ditu hitzarmenak, hala nola, orain telefono ‘erdaldunak’ ditugun erabiltzaileoi terminal euskaldunetara pasatzeko erraztasunak emateko konpromisoa, operadore guztiek bezeroarekiko arreta euskaraz egiteko aukera eskaintzekoa… Ikusiko dugu …

Google, Madrilgo legebiltzarra eta Radiohead

Horiexek hartu ditugu hizpide Bilbo Hiria irratian teknologia berriei eskainitako asteroko tartean. Informazio zehatzagoa nahi? Hona bada: Ezohiko mugimenduak Googleren inguruan Bai, nor da? Radiohead doan: aldaketak musikaren industrian On egin! http://teknopata.net/wp-content/uploads/2007/10/bhi071011.mp3Podcast: Play in new window | Download

Ezohiko mugimenduak Googleren inguruan

Azken egunotan badirudi lurrikara txiki bat gertatzen ari dela Googleren inguruan. Azken dardarizoa gaur bertan etorri da, Googlek Jaiku mikroblog zerbitzua erosi duela jakinaraztean.Ez dakizuenontzat, Jaiku beta bertsioan dagoen zerbitzu bat da, Twitterren oso antzekoa. Erabiltzailea une bakoitzean zertan ari den labur-labur azaltzeko aukera ematen du, eta mezu …

Bai, nor da?

Telefonoari erantzutean esaten ditugun hitz horiek zentzu berria hartu berri dute Gibraltar eta Pirineoen artean bizi garenontzako. Izan ere, Madrilgo legebiltzarrak lege berria onartu zuen joan den asteko ostegunean: Datuak Gordetzeko Legea deritzonak, baimena ematen dio Poliziari gure komunikazio elektronikoen xehetasunak aztertzeko, ikerketak egiten dabilenean. Legea, 2002an onartu …

Leopardoa dator?

Hasiera batean ekainerako aurreikusita zegoen Mac OS X 10.5 ‘Leopard’-en merkaturatzea urrira arte atzeratu zuen Applek iPhoneren softwarea garaiz amaitzeko ahalegin handia eskatzen omen zuelako. Maczalerik amorratuenak, beraz, urduri samar dabiltza honezkero, sistema eragile berria erosi ahal izateko momentua noiz iritsiko. Bada, hainbat zurrumururen arabera, gaurko datak eman …

Neu ere esatari!

Ikasturte hasierak berrikuntza eta albiste nabariak ekarri dizkigu euskal blogosferara… eta haietako bat irratigintzara salto egin duten blogari mordoa izan da. Zerrenda luzea da osatu da aste pare bateko tartean: Joxe Arantzabal tokaio farozaina igandero entzun dezakegu Euskadi Irratiako Amarauna saioan., zortzigarren probintziari buruzko azalpenak ematen. Haritz Rodriguez …

Akabo A8ko biraoak

Negua eta, harekin batera, eguraldi txarra ere gainean ditugula, iritsi da egunean kilometro asko egin behar ditugunok autoa prestatzen joateko garaia: limpiak aldatu, argiak ondo dauden aztertu, neumatikoei ere kasu egin… Dena den, eta egiten duguna egiten dugula ere, gure bizitzako hainbat ordu A-8 trafiko ilaratan ez atzera, …

Bonbillak debalde!!!

Basqueresearch.com gunean irakurri dugunez, energia aurreztu beharraz sentiberatzeko kanpaina berri bati ekin dio Energiaren Euskal Erakundeak, Bilboko Udalarekin batera. Horrelakoetara jendea erakartzeko zerbait debalde eskaintzea bezalakorik ez dagoenez, 3.000 bonbilla banatuko dituzte erakunde biek Bilbon dabilen jendearen artean, gaur hasi eta urriaren 5era bitartean. Opariarekin batera, noski, ebangelizazio …

Zabildu 1.1

Eguneratze txiki bat egin diot gaur Zabildu WordPress pluginari, EiTB-k sortutako Aupatu laster-marka bilduma soziala ere aukeren artean ager dadin. Bertsio beria instalatuz gero, bi ikur berri aurkituko dituzue Zabildu menua zabaltzean: Aupatu (eduki bat euskarazko bertsiora bidaltzeko) eta Aúpa tú (erdarazkora bidaltzeko). Zabilduren bertsio berria jaisteko, egin …