Show Posts in

Palm Foleo, bertan behera

Palm-en blog ofizialaren azken sarreran, enpresaren presidentea den Ed Colliganek era ofizialean iragarri du (bide batez bezero eta garatzaileei barkamena eskatuz) enpresak bertan behera utzi duela Foleo gailu berriaren merkaturatzea. Gailuak kritika zorrotzak izan ditu maiatzaren amaieran aurkeztu zen une beretik. Palmek berak egokitutako Linux distribuzio berezi batean …

Berotu sagu horiek!

Ugaoko Udalak bosgarren aldiz antolatu du aurten email erotikoen lehiaketa. Eta, parte hartzeko lanak e-mailez bidali behar badira ere, aurtengoa lehenengo aldia da lehiaketaren berri emateko webgune bat sortzen dutena (bazen garaia, e?). Izen propioa ere jarri diote lehiaketari, Erotikugao. Nire arreba txikienak (gazteena bai, baina txikiena ere bai) esaten duen …

Palm smartphone berriak, irailaren 12an

Garai hobeak ezagutu dituen Palm PDA eta smartphone (telefono adimentsu?) egileak telefono berriak aurkeztukoditu irailaren 12an. Sarean dabiltzan zurrumurruen arabera, Estatu Batuetan laster kaleratuko den Palm Centro modelo berria izan liteke irailaren hamabian aurkeztuko dena… baina Centro delako horren ezaugarriak ikusita (EVDO sarea behar du funtzionatzeko, adibidez), ez …

Xuxurlatu nire IPa

Harrigarria da aurrerabideak nola errazten digun bizimodua. Internet, adibidez, ezinbesteko tresna bihurtu da eguneroko lanean, lan asko eta asko izugarri errazten baitizkigu. Gaurkoan bizimodua erraztu eta goitik behera eraldatuko digun web zerbitzua aurkitu dut: interneten gabiltzala, askotan jakin behar izaten dugu zein den gure IP helbide publikoa, mundu …

Ez larregi fidatu zure GPSarekin!

Azken boladan boga-bogan dauden autoetarako GPS nabigazio sistemak laguntza handia izan daitezke orientazio txarreko gidarioi… baina , egia esan, gidariaren arreta galarazteko bidea ere ematen dute, eta alde horretatik, arriskutsu samarrak izan daitezke.