Show Posts in

Gaztelumendirekin e-hizketan

Uda aurretik ekin zion Patxi Gaztelumendik euskal blogosferarekin lotutako zenbait lagunekin. Neu ere aukeratu nau, nonbait, eta gaur argitaratu ditu Patxik bere galderak jasotzean bururatu zaizkidan harrikadak. Ez dakit asko pintatzen dudan Jabi Zabala, Iban Arantzabal edo Hasier Etxeberria bezalako izenen ondoan, baina enfin, dagoena dago 😉

Zorioneko iPhone, azarotik aurrera Erresuma Batuan

Applek berak Londresen egindako aurkezpen batean atzo iragarri zuenez, Erresuma Batua izango da iPhone telefono berria erabili ahal izango den Europako lehenengo estatua. Estatu batuetan bezala, sakelako berria telefonia enpresa bakar batekin erabili ahal izango da –ejem–, Espainiako Telefonicaren menpekoa den O2ekin, hain zuzen ere. badirudi O2ek prest …

i-Suna

Hedabide guztiek eman dute gaur (beno, atzo), Europako Batasuneko justiziak Microsofti jarritako isunaren berri. 497,2 milioi euro ordaindu beharko ditu Microsoftek, EBk inoiz jarritako isunik handiena, “merkatu librearen legerik oinarrizkoenak ere” urratzeagatik. Auzibide guztiaren gastuen %80 ere ordaindu beharko ditu Gatesen enpresak, eta gainontzeko %20a europar zintzoon poltsikotik …

Kaixo Maddi!

Barkatuko didazue ohar pertsonal & intransferiblea… baina oraintxe jakin dut Maddi iritsi berri dela, eta ezin agurtu barik geratu: ongi etorri, guapa! Ondo zaindu amatxo, aitatxo… eta Eki ere bai, e? Ale ba, ea noiz ikusten zaitugun! Ondo bizi!

Kafea ere, 2.0

Kontrakoa dirudien arren, ondoko irudi hori ez da Garbigune batean aurkitutako ezelako hondakina. Ez, ez: etorkizuneko kafe makinaren prototipoa da! Badakizue jendeak denbora libre asko daukala… bada, Erresuma Batuko ero talde batek zera egin du: eBayra jo, kafe makina bat erosi, hari internet bidezko urruneko kontrol modulu bat …