Show Posts in

Leopardoa dator?

Hasiera batean ekainerako aurreikusita zegoen Mac OS X 10.5 ‘Leopard’-en merkaturatzea urrira arte atzeratu zuen Applek iPhoneren softwarea garaiz amaitzeko ahalegin handia eskatzen omen zuelako. Maczalerik amorratuenak, beraz, urduri samar dabiltza honezkero, sistema eragile berria erosi ahal izateko momentua noiz iritsiko. Bada, hainbat zurrumururen arabera, gaurko datak eman …

Neu ere esatari!

Ikasturte hasierak berrikuntza eta albiste nabariak ekarri dizkigu euskal blogosferara… eta haietako bat irratigintzara salto egin duten blogari mordoa izan da. Zerrenda luzea da osatu da aste pare bateko tartean: Joxe Arantzabal tokaio farozaina igandero entzun dezakegu Euskadi Irratiako Amarauna saioan., zortzigarren probintziari buruzko azalpenak ematen. Haritz Rodriguez …

Akabo A8ko biraoak

Negua eta, harekin batera, eguraldi txarra ere gainean ditugula, iritsi da egunean kilometro asko egin behar ditugunok autoa prestatzen joateko garaia: limpiak aldatu, argiak ondo dauden aztertu, neumatikoei ere kasu egin… Dena den, eta egiten duguna egiten dugula ere, gure bizitzako hainbat ordu A-8 trafiko ilaratan ez atzera, …

Bonbillak debalde!!!

Basqueresearch.com gunean irakurri dugunez, energia aurreztu beharraz sentiberatzeko kanpaina berri bati ekin dio Energiaren Euskal Erakundeak, Bilboko Udalarekin batera. Horrelakoetara jendea erakartzeko zerbait debalde eskaintzea bezalakorik ez dagoenez, 3.000 bonbilla banatuko dituzte erakunde biek Bilbon dabilen jendearen artean, gaur hasi eta urriaren 5era bitartean. Opariarekin batera, noski, ebangelizazio …

Zabildu 1.1

Eguneratze txiki bat egin diot gaur Zabildu WordPress pluginari, EiTB-k sortutako Aupatu laster-marka bilduma soziala ere aukeren artean ager dadin. Bertsio beria instalatuz gero, bi ikur berri aurkituko dituzue Zabildu menua zabaltzean: Aupatu (eduki bat euskarazko bertsiora bidaltzeko) eta Aúpa tú (erdarazkora bidaltzeko). Zabilduren bertsio berria jaisteko, egin …