Kontaktua

avatar_txoko

Txokolatea, gaileta eta a bildua, zer gehiago eska daiteke ba?!? 🙂

Aupa! Joxe Rojas naiz, 1971ko azaroan jaio nintzen Gurutzetako ospitalean, Bizkaian. Gurasoak Malagako herrixka txiki batekoak ditut, Jubriquekoak. Hala ere, euskarak izugarrizko jakinmina sortu dit txiki-txikitatik eta tira, konturatu orduko eskolak ematen nengoen Bolintxu AEK Euskaltegian, Unibertsitatean Kazetaritza ikasten nuen bitartean. Hamar urte pasatu nituen bertan, harik eta egun batean nekatu eta beste zerbaiten bila hasi nintzen arte.

2006az geroztik Topagunean nabil lanean, Hedabide Saileko sustatzaile hasieran eta, 2012tik aurrera, TOKIKOM toki komunikabideen bateraguneko koordinazio lanetan.. Lehenago beste hamaika lanetan ere ibilia naiz: itzultzaile ARTEZ Euskara Zerbitzuan, koordinatzaile Arrigorriagako Artandape aldizkarian, itzultzaile neure kabuz, erredaktore Aizu! aldizkarian…, kolaboratzaile Gaur8 astekarian, koproduktore ETB3ko Nick dut Nik saioan… Gaur egun ere kolaboratzaile gisa nabil zenbait hedabidetan: Aizu! aldizkarian, Bilbo Hiria Irratian, … eta orain Euskadi Irratian ere bai!

Gauza da argi koloretsuak eta botoiak dituzten trasteek txiki-txikitatik erakarri nautela (hortik teknopatarena) eta, enfin, hementxe nago, blogosferan gora eta behera. Zeozertarako behar banauzu, erabili beheko formularioa nirekin harremanetan jartzeko, ados?