#CLASSWIZOZKETA! Irabazi kalkulagailu euskaldun bat, dohainik!!! :-)

Tira, hauteskunde kanpainak ikasturte hasierarekin bat egitea ez da ideia ona izan. Opor osteko sindromea hamar aldiz biderkatuta daukagu denok! (Bai, bai, ez ukatu, kalean ikusi zaitudanean igarri egin dizut!).

Eta zer da onena opor osteko sindromearen kontra? Teknopataren Txokoko zozketak, noski!!! Badakit asko eta asko zain zeundetela! Makina bat email, whatsapp eta txio pribatu jaso ditut, zozketa egiteko eskatuz. Beraz, hementxe duzue #classwizozketa!

Zer egin behar da parte hartzeko?

Oso erraza da:

  1. Irakurri arretaz aurrekoan Casio Classwiz euskarazko kalkulagailuen inguruan idatzi nuen sarrera. Bideoa ere arretaz ikusi, e?
  2. Behin informazio guztia ondo barneratuta, CLASSWIZOMETROA izeneko galdetegi erraz-erraz honi erantzun beharko diozu.
  3. Galdetegiak berak esango dizu ondo erantzun duzun ala ez. Oso erraza da. benetan!
  4. Amaitutakoan, zure emaitza ikusiko duzu, eta emaitza hori Twitterren partekatzeko botoia. Erabili botoi hori zure emaitza Twitteren argitaratzeko, eta gehitu mezuari traola gehitzea:

    ERabili botoi hori zure emaitzak partekatzeko. Ez ahaztu #classwizozketa traola gehitzea!

    Erabili botoi hori zure emaitzak partekatzeko. Ez ahaztu traola gehitzea!

  5. Errobot batek gordeko dizkit erantzunak -traola horrekin argitaratzen dituzuenak soilik- ez protestatu gero gauzak ez badituzue ondo egiten, eh?
  6. Parte hartzaile bakoitzak zozketarako zenbaki bat izango du parte hartzeagatik, gehi beste bat asmatutako erantzun bakoitzeko. Hots: 5 galderei zuzen erantzunez gero, 6 zenbaki. Erantzun bakar bat asmatu gabe ere, zenbaki bat.
  7. Errobota arduratuko da txiokatzen duzuen emaitza erreala izan dadin kontrolatzen. Baten bat tranpatan harrapatuz gero, zozketatik kanpo geratuko da.
  8. Twitter erabiltzaile batek galdetegiaren lotura birritan bidaltzen badu, bidali duen LEHENENGO mezua baino ez da kontuan izango.
  9. Zozketan parte hartzeko, ezinbestekoa da nire jarraitzailea izatea Twitterren. Bide hori erabiliko baitut irabazleekin harremanetan jartzeko.
  10. Parte hartzeko azken eguna 2016ko irailaren 21a izango da, asteazkena.
  11. Zozketa ZUZENEAN izango da irailaren 22an, blog honetan bertan.

Zein da saria?

Bi sari izango ditugu, Casioren Hezkuntza Dibisioari esker:

  1. Casio Classwiz fx-991SP X II kalkulagailu bat, aipatutako sarreran ikusten dena bezalakoxea.
  2. Casio Classwiz fx-82 SP X II kalkulagailu bat, aurrekoa baino apur bat oinarrizkoagoa.

Zeren zain zaude ba? Irakurri informazioa lehenbailehen eta gero bete classwizometroa, denborarik galdu gabe!!! Zorte on! 🙂

No Responses

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.