Kategoria: Offtopic

Show Posts in

SkizopozikS: liburu frikia!!!

Gutxitan hitz egiten dut hemen liburuei buruz. Baina tira, ni  ere harrapatu nau Durangoko oldeak, eta han aurkitutako harribitxi txiki bat aurkeztu nahi dizuet: Markos Gimeno Vesga handiaren SkizopozikS delakoa. Bideoa egitea pentsatu dut eta… eh! SuperTxoperi kopiatu diot estiloa (Hurrengorako bizarra egingo dut, benetan!). Jijijiji.

ZOZKATU: irabazleak

Astelehen gogorra izan duzue ezta? Nik ere bai! Horregatik aurreratu dut #zozkatu katu-itsulapikoaren zozketa. Arazotxo teknikoak egon dira zuzeneko emanaldiarekin, baina tira, azkenean 26 izan da saritutako zenbakia, Igor Gaminde @gaurdabihar lagunarena. Arazo teknikoen ondorioz kexaka ta mehatxuka hasi zaretenez, bigarren zozketa bat ere egin dut, kontsolamendukoa-edo. 25 izan …