Kategoria: Komunikazioa

Show Posts in

Albiste onak sarearen neutraltasunaz

Ez dakit gogoan izango duzuen, baina joan den maiatzean albiste kezkagarria etorri zen AEB aldetik: Verizon telefonia eta sare hornitzaileak abiadura bikoitzeko zerbitzua emateko aukera izatea eskatu zuen, eta epaileek arrazoia eman zioten. Horrela, ate bat irekitzen zen, internet hornitzaileek eduki paketeak eskaintzeko -gaur egun kable bidezko telebistek …

Hitz egin (edo idatzi) bi orduz ezertxo ere esan gabe

Artikuluak, hitzaldiak, aurkezpenak eta horrelakoak egiteko marroia onartzen duzunean, beste hainbatetan bezala, ezustekoak gertatzen dira maiz. Sarritan denbora askorekin eskatzen dira horrelakoak…  baina hala ere, azken momenturaino uzten dira. Eta sarritan gertatzen da, hitzaldia eman edo artikulua entregatzeko bezperako ordu txikietan ordenagailu parean zaudela testua prestatzen, tak-tak-tak, eta …

Euskara patrikan

Galdetuz gero, sarritan esaten dut (azkenengoz Urtzi Urkizuri Berrian) euskarazko eduki ‘mugikorren’ faltak kezkatzen nauela. Telefono aurreratuak eta tabletak laster gailenduko ei zaizkio ordenagailu arruntei internetera sartzeko euskarri gisa, eta gauzak horrela, premiazkoa iruditzen zait euskaraz digitalean sortzen duguna gailu txikietan ere eskuragarri egotea. Zorionez, badirudi kezka hori …