Kategoria: Blogosfera

Show Posts in

Blogariak Amaraunean, 2009/02/15

Saio berezi samarra gaurkoa, hiru baino, lau blogariren presentziarekin: Ana Malagon, Goio Telletxea eta Haritz Rodriguez, ohiko txandan, nolabait esateko eta gainera, egunotan zoritxarrez albiste bilakatu zaigun Maite Goñi IKTeroa, Jaurlaritzak EGA azterketen online bertsioak saretik kentzeko eman dion agindu lotsagarriaren inguruko azalpenak ematen. Gainontzekoan, ekogauzak aipatu dituzte …

Poken zozketaren irabazlea

Benetan zirraragarria izan da gure pokentxo gorriaren zozketa. Sekulako audientzia izan du zuzeneko streamingak, eta Tele5 ere kontraprogramatzen hastea pentsatu du, bere share-a izugarri murriztu dugulako. Baina goazen harira: azkenean DEMONOCRAZY izan da bere izenarekin ezin hobeto doan poken gorriaren irabazlea. Zorionak!!! E-mailtxo bat botako dizut bidaltzeko datuak …

Poken zozketa, gaur iluntzean!

Hemen da! Iritsi da eguna! Gaur iluntzeko bederatziak aldera egingo dugu poken gorriaren zozketa. Teknika lagun, zozketa zuzenean emititzen saiatuko gara USTREAM zerbitzua erabiliz. Izena emanda daukazu, ezta? Erretransmisioa ikusteko, egin klik hor azpiko ‘Gehiago’ estekan. Eta zorte on!

Blogariak Amaraunean, 2009/02/08

Maite Goñi, Mikel Iturri eta Josu Jozulin Lezameta izan dira gaurko gonbidatuak Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarien tartean. Gaien artean Josu Mendikuteren inguruko txutxumutxuak, .EUS domeinua, zortzi@2008, Librezalekoen bisita FOSDEMera, Google Latitude eta Google Earth, edota Bill Gatesen eltxoak.

WordPress trikimailua: etiketa edo bilaketa baten RSS jarioa

Aurrekoan Benitok egindako eskaeraren harira, ikerketa lan sakon eta metodiko batzuk egiten ibili naiz, eta WordPress erabiltzaileok seguruenik erabilgarri iritziko diozuen trikimailutxo bat ikasi dut gaurkoan. Honatx: 1. galdera: bada modurik WordPressen etiketa baten RSS jarioa ateratzeko? Bai horixe! Bi modu ezberdin daude, blogak erabiltzen duen URL motaren …

zortzi@2008… and the Oscar goes toooo…

Azkenean iritsi da momentua eta, parte hartu duzuen 338 lagunon bozkak kontuan hartuta, hauexek dira euskal blogosferako 2008ko ekarpenik onenak: bat@2008: sareblog.com bi@2008: txintxarriMEDIA hiru@2008: kazeta.info lau@2008: FaceBook Euskaraz bost@2008: argazkiak.org sei@2008: Arraytxiki Web Laborategia zazpi@2008: Tagzania berria zortzi@2008: berria.info berria Zerbait nabarmentzekotan, akaso, berriz ere zerbitzu praktikoa …

zortzi@2008: lehia bizia lehen postuetan

200 hautesleen muga hautsita (213 dira lerrook idaztean), hor goian ikusten duzuen bezala dago zortzi@2008 behin-behineko sailkapena. Oraindik bozkatu ez baduzu, gogoratu urtarrilaren 31ra arteko epea dagoela parte hartzeko. Lehia bizi-bzi dago lehenengo bi postuen artean: 8 botuko diferentzia soilik haien artean, eta dezente handiagoa ‘pelotoiarekin’ (hirugarren postuak …

Blogariak Amaraunean, 2009/01/18

Herri-kazetaritza izan da Amaraunaren gaurko tartetxoan tratatu duten gaietako bat, atzo bertan Asier Lozanok pairatutako (eta zuzenean twitteatutako) istripua, eta haren inguruan Joxe Arantzabalek Faroan egindako komentarioaren harira. Gaurkoan, Maite Goñi, Josu ‘Jozulin’ Lezameta eta Josu Mendicute izan dira solasean. Aurreko gai horretaz gain, beste zenbait ere aipatu …

zortzi@2008: lehenengo 100 bozkak

Zazpi egun igaro dira zortzi@2008ko bozketa martxan jarri zenetik, eta dagoeneko ehun lagun baino gehiagok hartu duzue parte bozketan. Mugarria aprobetxatu nahi dut, batetik, parte hartu duzuenoi eskerrak emateko, eta bestetik, gauzak nola doazen gogorarazteko. Lehenengo ehun parte hartzaileak soilik kontuan hartuta, hauek dira zortzi hautagai bozkatuenak: sareblog.com …